« Mintzoaren odola | Suetena Belfasten »
Abuztuaren hamabosteko trena / Luis Mari Mujika / Erein, 1996
Zakurraren seta Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-07-13
Bi ipuin bildu ditu Luis Mari Mujikak liburu honetara. Ez dut esango antzekoak direnik, ezberdinak baitira egituraz nola gaiz, baina badute biek ala biek zerbait azpitik, ama beraren seme direla adierazten duena. “Abuztuaren hamabosteko trena”k 1992ko “Imagínate Euskadi” saria irabazi zuen. Bigarren ipuinak, “Fraide izutzailea” du izenburu.
“Abuztuaren hamabosteko trena” gain-behera doan mundu baten istorioa da. Nola Plazaola tren-konpainiako buruek erabakitzen duten Latasako geltokia ez erabiltzea gehiago, eta nola Joxe Anton, bertako estaziozaina, eta Pintto zakurra, beren lanari uko egin nahi ez diotelako, lotzen zaizkion geltokiari. Joxe Antonek arrazoi tinkoak ditu horretarako; hogeitazortzi urte baitaramatza bere lanean zintzo, eta geltokian bertan galdu zuen bere alaba. Bakarrik bizi da; alargundu baitzen eta bi semeak Iruñera joan baitzitzaizkion.
Ondo kontatuta dago, esango nuke, aberatsa da hiztegia; aberatsak, naturaren elementuen deskribapenak: belar-klaseak, zuhaitzak, hegaztiak… Ondo eramana hasieratik bukaeraraino, proportzio eta neurri egokiak izanik elkarrizketek, deskribapenek… Errejistroa ere orekatua, hizkuntza kultoaren eta herrikoaren artean zabalduz bere baliabideak.
Istorioa tristea da, baina hunkigarria. Fabularen tankera hartzen du, aurrera joan ahala. Zakurra izango da jabeak egitera ausartzen ez dena burutuko duena. Hortzak erakutsiko dizkio trenari eta jakina, trenak trenak dira oraindik, burdinazko tramankulu handiak, zakur txiki ahulen ondoan. Bukaeraren xarma ez haustearren, ezin gehiago esan. Barrenak alaitzen dituen bukaera dugu, poz-ekarle bihurtuz bere tragedian.
Bigarren ipuinak, “Abate izutzailea”, alegia, gain-beheran dagoen mundua dakarkigu oroimenera: fraiderik gabe geratzen ari den komentuarena hain zuzen. Baina hori ez da bi ipuinen arteko antzik bakarra. Bateko zein besteko paisaia Nafarroakoa. Bietan, euskararen mugan berean. Harantzago, erdara. Kinka larriko egoera, noski. “Fraide izutzailea” joko-gisa dago antolatuta. Frantsesak sartuko dira komentuan eta fraideetariko batek izuarazi egingo ditu, ihesi jarriko. Istorio dibertigarria da, azkenik. Ondo erabiltzen ditu Luis Mari Mujikak kasuan kasu hitzik egokienak. Bigarrenak, nire gusturako, ez du lehenaren samurtasuna.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi