kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Zoriontasuna / Epikuro (Cristina Lasa / Javier Agirre) / Iralka, 1995

Zorionak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-03-09

Epikuroren euskal itzulpen honek bi argitaletxetan ikusi da argia ia denbora berean. Bi edizo ditugu, beraz, liburu berarena: Iralka argitaletxeko hau, eta Ereinekoa, bestea, “Milabidai” sailean. Ez da oso sarritan gertatzen horrelakorik euskal letretan edo euskal liburugintzan, nik dakidala lehen aldia da, eta interesatuek orain artekoan ezer aditzera eman ez dutenez, ez naiz ni hasiko bazterrak nahasten eta lurrak harrotzen. Beude bakoitza bere tokian! Bat behar zen tokian, bi. Betiko bikoiztasuna! Bi arrazoik bultzatu naute edizio hau aukeratzera: hitzaurre luze, argigarri eta interesgarri bat dakarrelako Iralkako honek, eta euskarazko testuaren ezkerrean grekozkoa agertzen delako. Horiexek nire arrazoiak.

Ez naiz luzatuko hitzaurreak dioenari buruz idazten. Epikurori buruz jakin nahi duenak hortxe aurkituko ditu nahikoa datu gehiegizko buruhausterik gabe hura nor zen jakiteko. Esan dezadan, piztu egin dela nolabait Epikurori buruzko jakinmina, bai unibertsitarien artean, baita gazte-jende artean ere. Halakoxe garaiak bizi omen ditugu, Epikurozaleentzat egoki-egokiak diotenez. “Carpe Diem” famatua datorkit burura, Horaziok idatzitakoa, Epikuroren dotrinaren poetizaziorik nabarmenena.

Hala ere, fama eta izen txarra izan du Epikurok gure artean. “Epikuroren zerriak” deitu zien Erkiaga poetak, esistentzialismoaren izenean euskal literaturara gai berriak ekarri zituztenei. Aspaldikoa da kontua. Quevedok berak Epikuroren alde atera behar izan zuen, “Defensa de Epicuro contra la común opinión”, izeneko liburuxka kaleratuz. Iritziak iritzi, oso interesgarria da liburu hau, bertan biltzen baita filosofo handiaren dotrina.

Eragina ere izan zuen. Idazle askok hartu izan dute “plazeraren” bidea. Esaterako, Miranderen hainbat poema (Nihil Igitur Mort est) ezin ulertu dira Epikuro irakurri gabe. Sakona baitzen filosofoa, eta Quevedok zioen moduan, gaizki ulertua gehienetan.

Liburu honek Maximak (Iritzi Gorenak) eta Menekeorentzako Gutuna izeneko testua biltzen ditu. Itzulpena irakurrita zaila egiten da zenbait pasartetan testua ulertzea, erdarazkoren batera jo gabe. Menekeorentzako gutuna, nire iritzian, hobeto itzulita dagoela iruditzen zait, Maximena baino. Dena dela, irakurgarria da liburua eta oso gomendagarria, munduak eman duen filosoforik handienetako baten lana ulertzeko.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak