kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Hamaika pauso / Ramon Saizarbitoria / Erein, 1995

Oroimena gizakiona da Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-01-13

Ramon Saizarbitoriaren liburu hau oroimenaren inguruan eraikita dago. Protagonista eta idazlea, biak batera, atzean gelditutako oroitzapenen bila dabiltza, baina hauxe galdera: zer dago horien atzean ezkutaturik? Seguruaski, oroimen herri bat, nork aurkituko zain. Ipuin bat datorkit burura. Aberats batek den-dena zuen berekin: dirua, ospea eta abarra, baina oroimenik ez, bizitako urte luze guztietan aberats bihurtuko zutenaren bila ibili baitzen eta ez zuen oroitzeko betarik hartu. Orduan, azokan denetik eros daitekeela pentsatuz, memoria erostera joan zen, inoren memoria. Rosa Monterok dioen moduan, oroimena da gizakion ezaugarria.

Heriotz gogor bat da abiapuntu. Hildakoa, Daniel Zabalegi liburuan; eta pertsonaia, Iñaki Abaitua, behin baino gehiagotan egon dira elkarrekin. Bata hiltzen dutenean, besteak, pertsonaiak alegia, memoriaren bidez, bizitza emango dio. Hala ere, ez da oroimenari buruzko nobela soil. Pertsonaiaren grinak, barne-azterketak, psikoanalisia, errealitatearen azterketa, amodioak, bakoitzak bere tokia aurkitzen du orrialdeetan zehar.

Oroimenaren eraiketa hau, ez da egiten denbora lineala neurritzat harturik. Zirkularra da, eta esango nuke, denboraren erabilera dela nobela honek duen alderik garrantzitsuenetako bat. Zirkuluak itxi eta eraiki egiten dira, pertsonaiaren oroimenak (idazlearena ere badenak) hala erabakitzen duenean. Proust datorkit burura, eta Proustekin batera madalenaren adibide famatu hura, iragana itxi eta berriro ireki (eraiki) eta berriro itxi eta berriz ere beste zirkulu bat, beste ziklo bati ekin. Trebezia handiz lotzen dira gero zirkuluak, irakurlea ia konturatu gabe pasatzen da batetik bestera. Baina ez dira Danteren zirkuluak, gizakorragoak baizik. Gizakiaz ari baitzaigu idazlea, ez gizakia orokorrean harturik, garai eta aldi bateko gizakiaz, Euskal Herriko gizakiaz baizik. Balio dezake nobela honek belaunaldi bateko argazki gisa. Konplexua da egitura, beraz, eta egituraren zailtasunak, ez hizkuntzarenak edo hiztegiarenak, behartzen du irakurlea poliki irakurtzera, irakurritakoa behin eta berriro ausnartzera. Ezin bestela, sakonegia da liburua arratsalde bat edo bitan amaitzeko.

Obsesiboa, azken finean, puntilosoa eta zehatza azken mugaraino. Detaile xumeenak ere kontutan hartzen ditu idazleak, ez dira galtzen iraganaren azpilduretan. Harrigarria da zein hari finez josita datozen istorioara, zein xehe-xehe dagoen kontatuta dena.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak