kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Kutsidazu bidea, Ixabel / Joxean Sagaztizabal / Alberdania, 1994

Egidazu barre, mesedez Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-05-07

Euskaldunok ondo ezagutzen ez gaituztenek, nahiz bertako edo kanpokoak izan, humorerik ez dugula diote. Ondo ezagutzen gaituztenek, edo hori uste dutenek, ez dagoela diote beste herririk guk adinako humorerik duenik. Eta bertsolarien pasadizoak ugari ekarriko dituzte baieztapen hori forgatzeko. Esaterako, Labaien jaunari entzun nion, orain ez dela aspaldi, ETBko programa batean, entzun behar zela bertsolariek esaten zutena, herri hau humorez gainezka bizi zela konturatzeko. Bertsolari heterodoxoei buruz arituko zen, noski, ortodoxoek, izan ere, humorea auzoan baitute. Edo alderantziz ote. Ortodoxoek humorea besterik ez, eta heterodoxoek auzoan? Ez dakit, hainbeste kontzeptorekin gora eta behera ibili ondoren nahastu egin bainaiz.

Dena dela, ez dut uste jende arruntak humoretsuak garenik sinisten duenik. Ikusi besterik ez dago zenbat eta zenbat mahai-inguru eta abar antolatzen diren urtean euskal humoreari buruz. Humorearena garbi balego, horretaz ez genuke hainbeste eztabaidatuko. Jakina, burua zerbaitetan nekatu behar, eta ez da gai txarra denbora pasa ibiltzeko.

Joxean Sagastizabalen liburu hau barre egiteko da. Ez barre murritza, edo barre motza, edo erdi barrea, barrea gogoz baizik. Eta barrerik sanoena, nork bere buruari egiten dionean, alegia. Istorioa bestalde, sinple samarra da: gazte bat, udako egunak bere hartuz, euskara ikastera ausartuko da Alkiza herrian, eta egunak eta orduak hobeto aprobetxatzeko, baserri batean hartuko dute apopilo gisa. Hortik aurrerakoez jakiteko, hobe liburua irakurtzea, nik esan dezakedan guztia soberakoa baita, han bertan dagoenaren aldean.

Joxean Sagastizabalek, euskara irakaslea izaki, barre egiten dio euskal munduari, euskara ikastera joan ohi den jendearen bizkar barre egin ere. Eta badakit gure gizarte honetan, euskara sakralizatu dagoenean, baten bati ez diola graziarik egingo, euskara eta bere ingurukoak era tragikoz ikustera ohituta baitaude horiek denak.

Joxean Sagastizabalek, neurri berean, barre egiten dio liburu honen bidez, baserri giroaren ikuspegi topiko bati: baserritarrak arloteak eta ezjakinak direla dioenari, hain zuzen. Azken finean, liburu honetan baserritarrak dira barrerik ozenena egingo dutenak.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak