« Antigoalekoa | Betikoa eta berria »
Poemak / Vladimir Maiakovski (Koldo Izagirre) / Susa, 1993
Maiakovskiren lirika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1994-02-19
Halabeharrak erabakitzen du, askotan, zer gertatuko den. Halabeharrak berak lotzen ditu gertaera horiek ondoren elkarrekin. Horrela, Sobiet Batasunarekiko oniritziak berekin ekarri zuen Sobiet Batasuneko agintariek argitaratzen uzten zuten literaturarekiko miresmena. Itzulpen kaskar batzuen bidez ezagutarazi zen gure artean Maiakovski; artean apenas genekien sobieten lurraldeko literaturari buruz ezer gutxi, baina Maiakovski hura sinbolo bat zen, poeta iraultzaile comme il faut baten portreta bizi-bizia. Haren bizitzari buruzko xehetasunak jasotzen genituen: amodiozko triangelu bat, bere buruaz beste egite hori, Stalinekin izan zituen txuriak eta beltzak…
Gaurregun zertxobait gehiago dakigu sobieten garaiko literaturaz. Ez da Maiakovski gure erreferente bakarra. Esenin dago, Mandelstam (oraindik orain gazteleratu gabe, ezezagun gure artean, poeten maisu eta teoritzaile hori), Maria Tsvetaieva, eta orri bateko zerrendan sartuko ez litzatekeen munto handi bat. Horietako askok Maiakovskik berak baino fin gaiztoagoa izan zuten, itxidura-zelaietan, Siberiako atzerrian, Stalinen gartzeletan…
Baina zergatik oroitzen gara Maiakovskiz? Poeta bete betea izan zelako, garai bateko abangoardietako mogimenduek taiutu baitzuten kontraesanez horniturik. Gizon hauskor baina era berean sentikorra, bihotz zabaleko baina era berean indibidualista, halakoxea zen Maiakovski. Bestela nola uler daiteke Maiakovski, Iraultza Sobietarra ben-benaz hartu zuen poeta Marinetti bezalako faszista baten lagun izatea? Nola uler daiteke Maiakovskik bere poema baten bidez Eseninen suizidioa kritikatzea, eta berak ere bere biziaren amaieran bide berdintsuari ekitea? Poesia, garai hartan, ohizkoak ez ziren bideetatik ibiltzen baitzen. Poetak, etiketa politiko guztien gainetik poetak ziren, estetika jakin baten azpian ezkutatzen zen etika baten jarraitzaileak. Haren lana irakurrita ulergarria egiten zaigu Leninentzat ulergarri ez izatea.
Euskaraz irakurri nahi duenak badauka gaurgero non aurkitu, itzulpen zoragarri baten bidez, erritmoz betea, soinuz bizia. Koldo Izagirrerena, hain zuzen, zeinak frogarazi digun behin baino gehiagotan zein kasta oneko itzultzaile den. Iñigo Aranbarrik sarreran ematen dizkigu poeta hari buruzko datu eta iritziak.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez