« Eta askatasunaz | Ankerra, basatia eta oldarkorra »
Apunte eta ahanzturak / Karlos Linazasoro / Kutxa, 1993
Transizioko poemak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-12-11
Liburu honexekin irabazi zuen Karlos Linazasoro tolosarrak iazko Irun Hiria poesia arloan. Liburuari begiratuta esan beharra dago, sariketetara aurkezten diren liburu guztiek bezala, badakarrela bere ajea: luzeegia gertatzen da, heteregeneoegia.
Transizioko lantzat jotzen dut nik “Apunte eta ahanzturak” hau; zubi baten antzekoa ikusten dut, iragana eta geroa elkarrekin lotuz. Iraganeko oihartzunak datozkigu, “Udazkeneko karabana erratua” tik, nekatuegi egoteagatik, atzean geratu ziren poemak. Badu Karlos Linazasorok iragan hori gainditzeko gogoa. Irakurri besterik ez dago:”Udazkeneko karabanaren atzetik” izeneko poema eta beste poema batzuk, karabana hura begibistatik galdua ez duela, baina era berean, handik urruntzen ari dela konturatzeko.
Egia esan, poemarik gehienak, hango arrastoa utzita, beste norabide bide bat hartuta abiatu dira. Badirudi garbi duela zein den iritsi nahi duen muga, liburuari laguntza damaioten testuetako batean berak idatzi baitu: “Nik ate posible bakar bat dagoela aspaldi ikasi nuen. Liburu honetan ate hori jo dut behin eta berriz, Jehovaren lekukoek geure etxeetakoak jo ohi baino setati eta lotsagabekiro”.
Irakurle handia dugu, bestalde, karlos Linazasoro eta hori ere nabaritzen da liburua irakurri ahala. Poeta ezagunen oihartzunak baitaude poematan itsatsita, Luis Alberto de Cuenca, esaterako. Baina badaude beste poema batzuk inori (poeta bati ez) ezer zor ez diotenak, guztiz pertsonalak eta bereziak direnak, Horietan bai ikusten dudala Karlos bila ari den ate hori, setati eta lotsagabekiro, jotzen ari dena.
Ingenioa da poema horietan lantzen dena. Istorio bat kontatzen dute, narratiboagoak dira, lirikoak baino. Fantasia ere badute. Eta ironia, ez oso zakarra, edo bortitza, fina baizik, Ezin da esan umorez tratatzen dituela gaiak, baina badaki punta ateratzen, efektu barregarri bat lortzen, ezpainen imintzio bat sikiera. Irakur dezagun esaterako “Esnaldia” izenekotik hartutako hau: “Esnaldian bere silueta/ ikusi eta/ Literatura idatzi nahi/ izan zuen./ Ez zuen ezer idatziko:/ Hitzen Hiltzailea zen.”
Testu horrek prosan ere lortuko zukeen arrakasta. Honelako joera honetan garbi ikusten da, Karlos Linazasoro, gaurregun erosoago sentitzen dela narratiba munduan.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi