« Antologia bat baino gehiago | Transizioko poemak »
Etika eta askatasuna / Roman Garate / Mensajero, 1993
Eta askatasunaz Itxaro Borda / Argia, 1993-12-05
Filosofiatzeko ohitura handia dago Euskal Herrietan; gaien eztabadatzen orenak gastatzen dira, ostatu ilunetako mahain gurintsuetan bermatuz. Askatasuna da gehienbat aipatzen dena, ardurenean, askatasunaren ikuspegi politikoa, gure kasuan. Ordea, errez baldin bada, godaleta eskuan mintzatzea, ez da hain aisa filosofia —egiazkoa!— liburu baten irakurtzea. Bitxikeria bati uztarturik bezala, beraz, hartu dugu, Roman Garate, Deustuko unibertsitateko irakasleak idatzi “Etika eta askatasuna” lana, Gero argitaletxeak plazaratua.
Hogeita hamabi ataletan, askatasunaren kontzeptuaren azterketa arpegi-aniztuna eskaintzen digu Roman Garatek, eta leitzen hasi bezain laster, edozein nobeletan nola, etikaren bihurrietan barna lerratzen gara, ikasteko plazer xoilaz. Agertzen zaizkigu askatasunak sor ditzazkeen kontradizio moralak, alabaina, askatasunaren logikak zenbaitetan —ez erraiteko, usu!— zapalkuntza izan baitezake ondoriotzat. Azken mende hauetako erreferentzia nagusiak aurkitzen ditugu —Marx, Marcuse, Kant, Ortega y Gasset…— izpirituaren zihikagarri. Hitzaren neurria eta idorra gatik, ondarrean, ederki ateratzen da, askatasuna justiziaren eta duintasunaren arteko beti zaintzekoa den oreka ahula dela.
Liburuaren funtsa, idazle beraren “Etika sarrera” deitu lanaren segida denaz gain, etika da, eta egileak azpimarratzen ditu askatasunaren printzipio edo oinarri moralak. Printzipio moral bakoitzak eragin praktikoak dauzka, eta hortan, eguneroko bizitzari aplikatzen ahal diren zenbait hondoramen. Filosofiazko obra baten balioa, praktikotasunean datza, filosofia bizitza baita.
Eskertzekoak dira gisa hortako argitalpenak. Gero etxekoek aspaldidanik daramate lan hori. “Unibertsitateko liburuak” sailean, irakur ditzazkegu besteak beste, Roman Garateren obrak eta Rosa Miren Pagolaren “Dialektologiaren atarian” ikerketa sailak.
Ahalgerik gabe euskaraz.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi