« Zirti-zarta etengabea | Pedanteria ala aurrerapauso? »
Euskal ipuinen antologia bat / Iñaki Aldekoa / Alberdania, 1993
Antologia bat baino gehiago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-12-04
Aspalditik ezagutzen dut Iñaki Aldekoa, eta badakit lan bat eskaintzen diotenean, buru belarri sartzen dela lan horretan, txantxetarako astirik hartu gabe. Serioa baita, bere lanean, Iñaki Aldekoa, eta goiak-beheak astinduko ditu, etsi eta erdipurdizka egindako zerbait kaleratu baino lehen. Nahiago baitu isiltasuna mediokritatea baino.
Oraingoan, euskal ipuinen antologia bat prestatu digu, eta liburua eskuartean eduki bezain pronto hitzaurrera jo dut, nire lagunak hantxe bertan dioena irakurtzeko gogoz, eta, aspaldian elkar ikusi ez dugunez, lerro hauek uzten duten tartetxoaz baliatu nahi dut pentsatzen dudana esateko, ondo hartuko duelakoan.
Antologia bat beti da antologiagilearen isla eta, nolabait esateko, ispilu. Eta hala beharko luke beti. Iñaki Aldekoak berak aipatzen du hitzaurrean, “Mapak eta istorioak” izenburupean argitaratu den horretan, kriterio bat baino gehiago dagoela antologia bat gauzatzeko orduan. Borges aipatzen du eta Txinako ez dakit nongo bibliotekako ehun milatako antologiarena. Baina Borges irakurri dugunok badakigu, hark ere, Aldekoaren antzera, gustuen eta iritzien arabera paratu zituela bizitzan zehar burututako antologiak, (haren obra osoa ez al da bada antologia bat?). Alde horretatik, ados nago, Aldekoarekin, bederen, baina badira zenbait puntu, hark aipatzen dituenak, eta aklarazio bat, gutxienez, mereziko luketenak. Honela dio antologiagileak: “Horregatik ez dugu aurkitzen gure literatura ondarean ipuin modernorik XX. mendearen bigarren zatira arte”. Baina “horregatik” horren aurretik ez dugu inongo zehaztapenik aurkitzen. Ez ditu gauzak argitzen. Ez ditu adierazten halako ondorioa ekarri zuten eragileak.
Aldekoak joera bizioso samar bat du, abstraktorik konkretura eta unibertsaletik partikularrera joatekoa, hain zuzen. Horregatik, nahiz eta orokorki ondo zehaztu eta ondo aztertzen dituen fenomenoak, batzutan galdu egiten da partikularra begien aurrean ikusten duenean. Esaterako: ondo baino hobeto adierazia datorkigu euskal ipuingintzaren nondik norakoa; errepaso ematen die idazleei eta liburuei, literatur-korronteak eta afinitateak albo bat utzi gabe, baina liburu honetan ez du irakurleak aurkituko bertan agertzen diren ipuinei buruzko inongo azterketarik, ez xumerik ez sakonik. Biribilago izango litzateke liburua, halakorik egitea ahaztu izan ez balitzaio Iñaki Aldekoa kritiko eta antologiagileari.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi