kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Emakume biboteduna / Xabier Montoia / Susa, 1992

Asetzen ez duten ipuinak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1993-01-16

Xabier Montoia inongo tokitan asetzen ez den horietakoa dugu. Kantari izana, poesia-lanak argitaratua, “Non dago Stalin?” nobela kaleratu zuen iaz, eta oraingo honetan hamaika ipuin biltzen dituen liburua. Gizon-emakumeen artean gaurregun eta hiri txikietan sortzen diren harremanak hartzen dituzte ipuinek oinarritzat; baten batek esan dezake harreman horiek amodio hitzarekin laburbil daitezkeela, eta orduan kontutan hartu beharko luke amodioa desagertzean geratzen den beste sentimendua, ezamodio edo desamodio gisa ezagutzen dena; baina nik nire zalantzak ditut honetan, Xabier Montoiaren pertsonaiak ez zaizkit iruditzen amodio-desamodio uhin kontrajarri horren gainean nabigatzen, gaina hartzen eta azkenik hondoratzen. Amodioaz hitzegiten dutenean beste zerbaitez ari dira, sexoaz esaterako. Baten batek ere esan dezake biak, amodioa eta sexoa, azken finean bat direla. Baliteke. Pertsonaiek, dena dela, gaurregungo sentimenduak bizi dituzte, askotan definigaitz bazaizkie ere.

Halako atmosfera falta nabaritzen zaie ipuinei, oso azkar kontatuta dago dena, pertsonaiak behar gisa ezagutzeko betarik eman gabe. Lerro gutxitan egiten du haien aurkezpena, lerro gutxitan garatzen du haiei buruzko nondik norakoa, kontaerak eskatuko lukeen erritmoa ez du errespetatzen, arrapaladan bezala joaten zaigu istorioa, detailetan finkatu gabe, elkarrizketetan gozatu gabe, eta, batzutan bukaerako bide okerra hartuz. Oso presaka idatzitakoak dirudite gehienetan, eta horregatik ipuin batzuk absurdoak egiten zaizkigu, kontatzeko moduagatik gehiago, kontatzen denagatik baino.

Ugariak dira zinemarekiko eta literaturarekiko erreferentziak, batez ere Nabokoven “Lolita”renak. Ipuin baten izenburua “Roy Orbison hil zen eguna” da, eta musikari buruzko datu horrek adierazten digu idazlearen zaletasuna norainokoa den. Aipamen horiek ez dira beti ondo integratzen kontaeran.

Mantsoago kontatuta baleude, ipuin batzuk salbatuko lirateke, irakurgarriago izateaz gain, ederrago ere izanik, “Emakume biboteduna?”, “Barregilea”, adibidez. Beste batzuk erridikuloak dira hasi eta bukaeraraino; ez dute ez buru, ez buztanik, “Gizon ikustezina”, “Bermudetako triangelua”. Hala ere aitortu behar da badituela ipuinetan zehar barreiaturik txispazo modukoak, disdiragarriak, alaiak eta umoretsuak, irla txikiak, dena dela, itsaso handi eta zakar batean.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak