kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Lur bat zure minari / Jose Luis Otamendi / Susa, 1995

Lurra eta amodioa Javier Rojo / El Correo, 1996-05-23

Jose Luis Otamendik poesia arloan kritika saria irabazi berria du liburu honekin. Idazle hau ez da euskal literaturan ezagunenetakoa, baina hamabost urteko ibilbidea egin du dagoeneko poesian. Hamabost urteko ibilbidea eta bost liburuko emaitza. Lur bat zure minari izeneko liburu hau bi zatitan banatu du, eta bi zatiok “Polderrak” eta “Almitzak” izenekin bataiatu ditu. Iradokizunez beteriko izenburuak eta liburuaren banaketak berak hainbat klabe eskaintzen dizkigu liburua ulertzeko. Izan ere, liburuan agertzen diren poemak amodiozkoak dira, baina amodio hau ez zaigu era idealizatu batean agertuko, ez da amodio erromantikoa izango. Askoz ere hurbilago eta errealago aurkeztuko zaio irakurleari, zeren esfortzuz irabazi eta zaindu behar den amodioaren aurrean baitago. Amodio honek, gauzatuko bada, lurraren beharra izango du, lanaren indarraz itsasoari irabazitako lurraren beharra, hain zuzen. Liburuak sinfonia baten itxura daukala irudituko zaio batzutan irakurleari, oinarrizko zenbait elementu (hitzak zein irudiak) liburuan zehar askotan errepikatzen baitira, lanari osotasuna emanez. Bestalde, estiloa dela eta, poesia gordina da idazle honena, erretorikari gutxitan amore ematen diona.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak