« Isiltasunaren ondoren | Lurra eta amodioa »
Laudanoa eta sutautsa / Edorta Jimenez / Txalaparta, 1996
Itsasoaren mira Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-05-18
Edorta Jimenez mundakarrak sei ipuin bildu ditu liburu honetan, izenburu irudikor baten pean. “Laudanoa eta sutautsa”k gogora ekartzen du Mendez Ferrinen beste hura. Seirak, esango nuke, ezberdinak dira estiloz, egituraz eta helburuz. “Itotakoen arrastoa”, azkena, istorio hits iluna, Herioren zantzuak nonahi. Idazkera naturala, sueltoa, herri-tankerakoa. Itxurazko sinplezia horren azpian ezkutaturik tragedia bat kontatzen du Edorta Jimenezek: senarra ustekabean, Patuak hala aginduta, hiltzen duen emaztearena. “Epopeiak”, istorio epikoa da. Gerra osteko anarkistak galeran. Hori dakarkigu oroimenera. Biziak bizirik eta hildakoak hilik, horren lekukotza. Estilo aldetik bihurria, nor bere buruarekin aritzen denean bezala, dena inguru-minguru eta jira-buelta.
Baina liburuko narraziorik osatuen eta landuena, liburuari berari izena ematen diona dugu. Aipatu dut lehenago ere, izenburuaren ederra. Kronika moduan idatzita dago. 1912ko Bilboko egunkariek ekarri zuten albiste baten hariari tira, ea zer aurkituko. Narratzaileak, bere hotzean, detektibearena egiten du, poliki-poliki, zantzu bat hemen, lorratz bat han, egunkariek ekarri ez zutena osatzen du. Doinuak eta orduko gertaerei buruzko aipamenak, egunkarietatik hartutako zatiek, egiaren antza ematen diote kontaerari. Idazkera ere, sujerikorra da, objetibo antza. Fantasia eta errealitatea biak nahasian.
Historia, gure Erdi Aroko historia, agertzen zaigu liburuko lehen ipuinean, “Akitaniatik datorren berba berria” izenburudunean hain zuzen. Edorta Jimenezek betidanik erakutsi du historiarekiko interes berezia, bai ageriko eta bai ezkutuko historia, biak gustatu zaizkio. Ipuina, estilo ariketa da. Kontatzeko modua, poesiaren eta prosaren artekoa, Erdi Aroa bezain lanbrotsua. Erdi Aroa ere agerian, “Itsasoa sutan” izeneko ipuinean. Fabula kutsukoa, bestalde, “Zerutik ifernura”. Irudimenak hegan, sentsualtasuna sentiberatasuna bainoago han-hemen, istorio hunkigarria eginez.
Liburu polita da, oro har, estilo indar handiko eta sendoa erakusten duena. Biziak eta hilak soka-dantzan irudikatzen ditu, bizitza horixe besterik ez dela esanez bezala. Itsasoa inoiz ez ahaztua, izan ere, Edorta Jimenez itsasgizona da ia. Saiatu da itsasoa bere testura ekartzen, han dena kabituko ez bazaio ere. Ahaleginak merezi izan du honakoan, “Atoiuntzi” aspaldiko hartan bezalaxe.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi