kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Hamaika pauso / Ramon Saizarbitoria / Erein, 1995

Isiltasunaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 1996-05-16

Hirurogeiko hamarkadan Ramon Saizarbitoriak euskal nobelari iraultza ekarri zion Egunero hasten delako deitutako obrarekin. Hurrengo urteetan 100 metro eta Ene Jesus argitaratu zituen. Eta gero, euskal nobelaren mugak aurkitu bailituen, isiltasuna, ia hogei urteko mutualdia. Orain idazleak literaturarekiko zorra kitatu nahi izan duela ematen du testu luze eta latz honekin. 1975.eko fusilamenduak dira argumentuaren ardatza, eta hortik abiatuta azaltzen da zein eragin izan zuten gertaera horiek lagun batzuengan, batez ere Iñaki Abaitua izeneko pertsonaia konplexu eta kontraesanez betetakoagan. Errealitatea eta fikzioa nahasiz (edo hobeto esateko, errealitatearen adabakiekin sortutako fikzioaz) belaunaldi baten kronika egiten digu, desilusiora daraman bidaian. Oroimena du horretarako lagun, eta oroimena lineala ez delarik, aurrera eta atzera saltoka dabilelarik, horrela aletzen zaizkigu kronika honetako gertaerak ere. Liburu sakona, patsadaz irakurtzekoa. Batzutan irakurleak pentsa lezake aurrera jarraitzeko nobelaren kontra borrokatu behar duela; hala ere, laster konturatuko da lan garrantzitsu baten aurrean dagoela, pasarte batzuk benetan antologikoak baitira, eta ez bakarrik euskaraz idatzitako literaturan.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak