« Lurra eta amodioa | Ezkutuko historia »
Beluna jazz / Harkaitz Cano / Susa, 1996
Estetika pertsonala Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1996-05-25
Harkaitz Cano jaio zen urtean hil zen Franco. Datu horrek ez du berez adierazten halako zerikusirik zuzena dagoenik bataren eta bestearen artean, sineskeriazaleek pentsa dezaketen bezala; baizik eta Harkaitz Kano, oriandik, oso gaztea dela. Hala ere lau liburu ditu, dagoeneko, kalean: “Kea behelainopean bezala”; “Paulov-en txakurrak”, “Radiobiografiak”. Laugarrena, noski, aipatzen ari garena: “Beluna Jazz”.
Liburua irakurri eta gero, (gustura irakurri dudala esan behar, bide batez) gogoeta pila bat etorrri zaizkit burura. Denak ezin ditudanez hemen plazaratu, batxo edo beste esanda etsi behar. Euskal narratibak, azkenaldian, indar handia hartu du. Eleberri pisudunak eta garrantzitsuak kaleratzeaz gain, tendentzia ezberdinak agertu dituzte euskal idazleek. Idazleak berak bere lurraldea hesiz inguratu behar duela egia da, gero bertako barrutia landu eta dotoretzeko, berak nahi dituen fruituak edo uztak jaso ahal izateko. Ahots propioak daude, gero eta ugariago, literatura eta bizitza, biak bat baitira; errealitatea, fikzioa edo biak batera ikusteko modu propio eta bereziak. Hori azpimarratu nahi nuke. Harkaitz Kano horietakoa da, idazten duen guztiari bere kutsua ematen dio.
Liburu hau, berez nobela bat da; baina horretan ere berezia. Adabakiez jositako nobela. Liburua puzzle handia bailitzan, testu txikiez osatutakoa. Testu horietako batzuk, hala “Amesgaiztoa”, nola “Zakur ametsa”, ipuin laburrak baitira, beste edozein inguru edo lurraldetan ere ederrak izango lirateke. Hala ere, hari bat dago liburua burutik buztaneraino zeharkatzen duena, liburuko zatiak lotzen dituena, eta gai edo istorioa bera bainoago, bizitzari buruzko zentzu estetikoa da. Harkaitz Kanoren estetika modernoa da inondik ere, edo postmodernoa, (hitzaren adiera gaizki ulertu dutelako-edo askori ez gustatu arren). Gaur egungo kulturan zutabe diren elementuak biltzen dira bertara: jazza, esaterako…
Harkaitz Kanok poesia asko isuri du, edo berari isuri zaio, liburu honetan. Metaforak barra-barra agertzen dira, batzuk besteak baino zakarragoak hori bai, batzuk besteak baino bortitzagoak. Liburuaren lirismoa pertsonaiei ere kutsatu zaie, lausotzeraino batzuetan. Irrealak dirudite, ez errealitatetik kanpo daudelako, errealitatearen eta fantasiaren artean aise dabiltzalako baizik. Baina esan behar: hori ere estetika barruan sartzen da.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro