« Oroimena, asmamena | Egiazkoak diruditen gezurrak »
Edo zu edo ni / Ixiar Rozas / Erein, 2000
Egitura lineala apurtuz Lutxo Egia / Deia, 2001-04-20
Zirt edo zart. Edo zu edo ni. Emakume batek zirt edo zart egiteko beharrean ikusten du bere burua, noiz eta berrogeita hamazortzi urterekin. Ez da erraza. Ez da trantze gozoa. Ez da erraza erabaki zuzena hartzea, eta are gehiago urratsa ematea. Ez da erraza konturatzea zirt edo zart egin beharrean gaudela. Graziana afari bat prestatzen ari da gonbidatu berezi batentzat. Gonbidatu berezi hori Anjel da, modu bereziago batean ezaguturiko autobus txoferra. Oilaskoari zintzurra mozten dion bitartean, hark bere buruarekin hitz egiten du, tarte egokia aurkitzen du gogoetarako. Zirt edo zart. Edo zu edo ni. Hor hasten da eleberria. Graziana atzera joaten da denboran, egia bada ere liburuan denborak erabat nahastuta agertzen direla, puzzle bat balitz bezala.
Grazianaren iragana, oraina eta geroa agertzen zaizkigu, bada. Idazleak irakurlearekin jolastu gura du eta, horren asmoz, tentsioa sortzeko asmoz, egitura linealetik aldentzen da.
Ixiar Rozasek behin baino gehiagotan onartu duenez, eleberri honetan nabaria da zinearen eragina. Izan ere, idazlearen luma zine-kamera bat bailitzan mugitzen da, han-hemengo planoak jasotzen. Baina oraingo honetan ez gaude zinemarako idatzitako lan baten aurrean, barru-barrutik ateratako eta ederto idatzitako nobela baten aurrean baizik. Idazleak estilo propio bati heldu guran, hainbat ezaugarri estilistiko biltzen ditu: esaldi laburrak eta sinpleak, italikoaz idatziriko eta paragrafoetan txertatutako elkarrizketa gutxi, ikurrik gabeko galderak…Den-dena, poesiatik urrun ez dabilen hizkera batekin.
Nik neuk, hala ere, kontu bi azpimarratuko nituzke: denbora eta narradorea. Bere lehen eleberria den honetan, Rozasek hankapean hartzen ditu biak. Narrazioa lehen, bigarren eta hirugarren pertsonan gertatzen da.
Grazianaren entzulea nor den, idazleak pertsona desberdinak aukeratzen ditu. Beste alde batetik, denborak elkarren gainean pilatzen dira eta egitura zirkular konplexu bat sortzea dute helburu. Eta, beharbada, bada besterik: bete-betean harrapatuko gaituen istorio honek badu merezi duen amaiera zirraragarri bat.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro