« Testuaz haratago | Egitura lineala apurtuz »
Hektorren agenda / Alejandro J. Oviedo / Gero, 2000
Oroimena, asmamena Javier Rojo / El Correo, 2001-04-18
Hektorren agenda, Alejandro J. Oviedok idatzitako eleberria dugu, 1995.ean Barbastro Hiria lehiaketan aurkeztu (finalista izan zen) eta orain argitaratu dena. Eleberri honetan protagonistak lehenengo pertsonan bere bizitzaren zenbait pasarte kontatzen ditu, batez ere, unbibertsitatean egindako lehenengo urtean oinarrituta. Honela ikusiko dugu zer nolako arrastoa utzi zuten berarengan urte hartan gertatu zitzaizkionak, ezagutu zituen lagunek, (hauen artean, Hektor idazteko agenda emango ziona), testuan zehar bere solaskidea balitz bezala agertzen den zu misteriotsuak kontaera aurrera eramateko maila desberdinak nahasten dira.
Alde batetik, bere historia kontatzerakoan begien aurretik igarotzen zaiona jakinarazi nahi dio irakurleari, Hitchcocken filme bateko begiluzea bailitzan, beti ere leihotik begira. Bestaldetik, oroitu edo asmatu egiten duena dugu, zeren ez baitago pertsonaia honen hitzetan oroimena eta irudimena ongi bereizterik. Hirugarren planuan idazteari buruzko iritziak azaltzen dira: testua metanarrazioaren mugetan uzten dutenak. Kontaera patxadatsu garatzen da. Hala ere, eleberri honetan ez da misteriorik faltako, izan ere, narratzailea gezurretan edo irakurleari zerbait izkutatu nahian dabilela dirudi askotan.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro