« Irakurleak aise egiten du bat protagonistarekin | Bihotzaren gerrak »
Ahotsak / Mikel Hernandez Abaitua / Erein, 1996
Indarkeria hemen Javier Rojo / El Correo, 1997-03-13
Batzutan euskal literaturan gutxien espero duenean, sorpresa berezia eta zirraragarria har dezake irakurleak. Halaxe gertatu zait hiru istorio biltzen dituen itxura apaleko liburu honekin. Errealitate hurbilenari atxikita, orri horietatik sortzen diren ahotsek gure inguruan gertatzen ari denaz hitz egiten digute. Izan ere, bortizkeria politikoaz eta kale istiluez dihardu liburu honek, eta, nik dakidala, bigarren gai horretaz (gazteek sortzen dituzten kale istiluez, alegia) aritzen den lehenengoa da. Gauzak bere gordinkerian azaltzen dira, idazkera zuzen eta inolako apaingarri erretorikorik gabeaz bortizkeriaren absurdoa azalduz. Eta absurdo hau azpimarratzeko, biktima errugabeak izan ditu gogoan idazleak. Azpian, liburu osoari eusteko, ideia bat: bortizkeriak ez du zentzurik, gatazkarekin zerikusirik ez duten pertsonei sufrimendua sortzeaz gain, bere helburu politikoak lortzeko ere ez baitu balio. Argi eta garbi azaltzen dira ideia hauek azken istorioan, non fikziozko idazle batek hain fikziozkoa ez dirudien beste bati idatzitako eskutitza agertzen den, giro honek sortutako nahigabea erakusten duelarik. Liburua irakurtzean, baina batez ere azken testu hori irakurtzean, R. Graves-en izenburu hura etorri zait gogora: Goodbye to All That.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro