« Benetako klasikoa | Indarkeria hemen »
Berriro igo nauzu / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 1996
Irakurleak aise egiten du bat protagonistarekin Iker Estala / Argia, 1997-03-09
Egoera politikoa politikaz idatzi gabe azaltzea zaila da eta Euskal Herrian are zailago. Xabier Mendiguren Elizegi Beasaingo idazle oparoak era ausartean heldu dio gai honi “Berriro igo nauzu” eleberria kaleratuz. Honetan, Euskal Herrian ditugun arazo eta harremanak eta hauek sortzen dituzten kontraesanak larru gorritan uzten ditu.
Espainiako espetxeetan 18 urtez preso harturik egon eta etxera itzultzeko tenorea heldu zaion ETAkide baten istorioa kontatzen du. Sentipenak eta oroitzapen kontrajarriak uholdeka etorriko zaizkio elkarren kontra borrokan. Gurasoak besarkatzea, lagunekin topatzea, adiskide politikoak eta etsaiak ikustea… Ez da ez politika ez ideien liburua, sentimenduena baizik. Edonork du ezagunen bat, senitarteko bat kartzelan, eta horren giza-alderdia deskribatzen saiatu da Mendiguren Elizegi.
Modu erraz eta alaiean idatzia, irakurleak aise egiten du bat protagonistarekin. Honen kezkak, amorrua, samurtasuna, alaitasuna, norberak bere gain sentitzen ditu. Ez dago ez onik ez gaiztorik eleberrian, egoerek egiten dute bat hohea edo gaiztoagoa. EAJ eta ETA, EE izan zitekeena, damutuak… horren guztiaren saltsa handi bat da, denak daude presente, denak tratatuak baina bakarra ere ez sakondua. Horretan datza liburuaren gabezia nagusia. Polita da, xamurra eta azkarra, errealista, batzuetan ironia puntu batekin. Gizarteko topiko asko apurtzen dituena, baina ez gehiago espero. Galdera asko eta erantzun gutxi.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi