« Asfaltozko telefonoa | Abertzaleen auzia »
Berriro igo nauzu / Xabier Mendiguren Elizegi / Elkar, 1997
Etxeratzean Javier Rojo / El Correo, 1997-12-31
Azken urte hauetan indarkeria politikoa gai errekurrentea bihurtu da euskal literaturan. Idazlan batzuk, Atxagak edo Saizarbitoriak idatzitakoak adibidez, benetan interesgarriak dira. Beste batzuek, ordea, izena aipatzerik ere ez dute merezi. Xabier Mendiguren Elizegik ere moda honi heldu dio arazoaren beste ikuspuntu bat emateko: militantearen etxeratzea, espetxean hainbat urte bete ondoren. Istorio honek, liburuaren kontrazalean esaten duenari kasu egiten badiogu, umoretsua izan nahi luke. Nik, ordea, ez dut ia inondik ere umoretsutzat har litekeen elementurik aurkitu. Bestaldetik, argumentuak hausnarketarako beta ematen bazuen ere, ezker abertzalean behin eta berriro errepikatzen diren gaiak (kaleko istiluak; presoaren familia; ertzainak…) bata bestearen atzetik jartzeak aukera hori baztertzen du eta batzutan eleberri osoak bukaeran ematen den elkarrizketaren prestaera besterik ez dela dirudi: hor militante etxeratu berria eta damutu bat arituko dira indarkeriari buruz, topikoen amaraunetik askatu gabe. Xabier Mendiguren, hala ere, idazle trebea da. Hortaz, liburu hau topikoz jositako eleberri ahula izan arren, irakurgarria ere bada. Baina ez du inola ere Zeru horiek estaltzerik lortzen.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi