« Oroimena lagun | Etxeratzean »
Telefono kaiolatua / Harkaitz Cano / Alberdania, 1997
Asfaltozko telefonoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1997-12-27
Harkaitz Cano idazle gaztea dugu, bere tokiaren bila dabilena euskal literaturan. Poesiaz gain, edo poesiarekin batera, hainbat liburu idatzi ditu, nobela bat ere bai tartean. Nork bere mundua ekartzea omen idazlearen lana, eta horretan, ziur naiz, badu Harkaitz Cano gazteak zer esanik, esateko astia eta lasaitasuna hartzen baditu behinik behin.
Telefono Kaiolatuak ipuin liburua da, ipuin asko biltzen dituena hain zuzen. Azal gaineko izenburuak badu barruan dagoenarekin zer ikusirik, obsesio moduko zerbait baita telefonoarena. BukoWskyren poema bat irakurtzen da liburuan, telefonoari buruz hain zuzen; izan ere, Bukowsky xaharra, Carver ere bai, aparailu moderno horren erabileraz kezkatuegi ageri ziren. Ez dira bakarrak, euskal idazle bat baino gehiago ezagutzen ditut, telefonoak, mutu edo oihuka, ikara ematen dietena. Telefonoa etsaia edo balitz bezala hartzen dute, behar izanez gero soilik. Bada ipuin bat liburuan, bereziki gustukoa dudana. Telefonoei buruzkoa da, baina ez hori bakarrik, jolas modu baten adierazgarri. Oso laburra da. “Ostiraleroko Jokoa” du izen. Nire iritzian Harkaitz Canok etekin handiagoa eta eragingarriagoa ateratzen du ipuin laburretatik. “Kaukasiar bat saxo batekin”, beste adibide bat da. Ipuin luzeetan desorekatu egiten dela esango nuke, berari datozkion irudiak galduko balira bezala espazio handietan. Eta irudiak indartsuak dira, ez pentsa. Gogoetak baino indartsuagoak. Fantasia ez ezik, errekurtsoak ere aberatsak dituen idazlea baita Harkaitz Cano. Liburuko ipuin batzuk, istorio ezagunen ildotik etorri dira, aldagarrien gisara: “Aldatz behera itsasoan”, “Tangerren dugun gizona” edo “Scott sindromearen pean”. Beste batzuk, oso bereak dira, orijinalak, surrealismo gatz batez adelatuak: “Asfaltoko ehiza” edo “Aurkako taldeko atezaina”. Kuriosoa da ipuin horretan gertatzen dena. Hildako baten errautsekin zer egin da azken finean gaia, eta euskaraz azkenaldi honetan atera diren beste bi liburutan ikusi dut gai bera tratatzen dutela: Hasier Etxeberriarenean, Jimu Iturralderenean. Kasualitate hutsa da, noski. Bakoitzak, gainera, bere erara garatzen du; nola bertsolariek kartzelako gaia hartzerakoan bakoitzak bere bidetik jotzen duten, halaxe gertatzen da idazle hauekin ere.
Liburu atsegina da, esan behar dut hori, noiz behinka halako zirrara modukoa eragiten baitu irakurlearengan. “Koltxoia”, esaterako, ipuin biribila da, bai giroagatik, nola giroa azaltzeko moduagatik ere.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi