« Etxeratzean | Mistikabideak »
Abertzaletasunaren auzia: Independentzia ala Autonomia / Esteban Antxustegi / Sabino Arana Kultur Elkargoa, 1997
Abertzaleen auzia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1998-01-03
Ez da saiakera, gure artean, gehiegi lantzen den jeneroa. Urtean ez dakit zenbat liburu ateratzen diren saiakera kategorian sar daitezkeenak, baina ez dut uste asko direnik. Hori Unibertsitatea badugula, eta eder askoa, bertan lan egiten dutenen iritzian. Irakurle askorik ez, ordea; beste arlotan baino gutxixeago, noski. Hala ere, noiz edo noiz, liburu interesgarriak kaleratzen dira, irakurtzeko gogoa pizten dutenak.
Horietako bat da Esteban Antxustegiren hau, izenburu luzea dakarrena berekin: “Abertzaletasunaren auzia: Independentzia ala Autonomia. Sabino Arana eta Bere Oinerdekoak”. Esteban Antxustegi azken urteotan gai horren inguruan sartuta egon da buru-belarri, tesia idazten. Tesia luzeegia zelakoan, laburpen gisa edo, liburu hau kaleratu du, karga akademikoaz erantzirik. Izan ere, oso gogoan dugu oraindik Sabino Arana, nahiz urte pila daramatzaten lurpean haren hezurrek, benetan haren hezurrak baldin badira Sabino Aranaren hilobian daudenak. Baina hori beste kontu bat da. Itzal handia du Sabino Aranak, euskal tradizioaren ikur bilakatua baitzaigu gure artean. Esan nahi dut, asko hitz egiten dela Sabino Aranari buruz; gutxi, irakurtzen, ordea, hark idatzitako testuak. Nik bat edo bi ezagutzen ditut, lan neke hori beren gain hartu dutenak. Esteban Antxustegi, horietako bat, noski.
Hitz dezagun, ordea, liburuari buruz. Egileak berak bere sarreran aitortzen duenez zazpi atal ditu. Aurrena, Karlismoari eta Abertzaletasunari buruz da. Karlismoa baita Abertzaletasunaren jatorria. Bigarren atala, Jainkozaletasunari buruz da. Asko hitz egin baita gai horretaz eta ni neu ez naiz luztauko horretan. Hirugarrenak ‘Lehenengo Sabino Arana’ aztertzen du. Laugarrenak, Sabino Aranaren eta ‘Euskalerria’ elkartearen arteko harremanen berri dakar. Bostgarrenean, ‘hirugarren Sabino Arana’ da aztergai. Seigarrenean, independentzia-autonomiaren arteko eztabaida planteatzen da. Aurreko eztabaida horren ondorioei buruzkoa da zazpigarrena. Azkenik Esteban Antxustegik bere ondorioak eta gogoetak plazaratzen ditu.
Nik gustura irakurri dut liburua eta konturatu naiz, irakurri ahala, gaur egun euskal abertzaletasunean bizi den egoera lehenago ere bizi izan dutela. Gogoetarako balio du liburua, ados egon ala ez, Antxustegik ateratzen dituen ondorioekin.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez