« Altxorraren bila | Hitzak gezurretan »
Nada de agua en Madrid / Pello Esnal / Euskaltzaindia - BBK, 1998
Idazkera bikaina Javier Rojo / El Correo, 1998-07-29
Nada de agua en Madrid izen bitxia du Pello Esnalen nobela honek eta bertan azken urteotan euskal literaturan behin eta berriro aipatzen den gaia erabili du, gatazka politikoarena, alegia. 70.eko hamarkadaren azken urteetan kokatuta daude gertaerak. ETAko kide batzuek Beasaingo banketxe batean egin dute lapurketa eta ekintza hauetan zerikusirik izan gabe gertaeretan nahastuko da Felix, nobelako protagonista, topikoen zerrenda batetik atera izan bailitzan, apaiza, aroztegi bateko langilea eta gau eskolako euskara irakaslea ere badena. Ikasle baten eskaerari erantzunez, egun batzuetan izkutatuko ditu bere etxean lapurketa egin dutenetako bi. Gai honekin nobela interesgarria egin liteke, pertsonaien arteko konfliktoetan edota protagonistaren pentsamenduetan sakonduz gero. Baina kasu honetan idazleak horrelako gaiak erabili ditu euskaraz ondo baino hobeto idatzita dagoen testu bat egiteko euskarri moduan soilik. Zeren nobela honetako benetako protagonista ez baita Felix edo beste pertsonaia bat, euskara bera baizik. Bi ikuspuntutatik gainera: alde batetik, Pello Esnalen idazkera bikaina da; bestaldetik, liburua aipamen metalinguistikoz josita dago. Nobela den aldetik, ordea, ez zait hain liburu bikaina iruditzen.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez