« Kresalaren talaiatik | Idazkera bikaina »
Triangelu hautsia / Txema Garcia-Viana / Alberdania, 1998
Altxorraren bila Javier Rojo / El Correo, 1998-07-22
Txema Garcia-Vianak bigarren karlistadan kokatu ditu bere eleberri honetan kontatzen dituen ekintzak. Garai horretan eta halako gatazka batean erdian egotea ezinezkoa delarik (honek, azken finean, alderdi bietan etsaiak edukitzea baitakar), mediku gazte batek Euskal Herritik ihes egin du Venezuelako bidea hartuta. Han misterio batekin topo egingo du eta lagun batzuekin altxor baten bila sartuko da oihanean. Eleberriak, momentu honetara arte abenturazkoa izango zela zirudien arren, misterio eta intrigazko osagaiak izango ditu aurrerantzean, ia-ia oihaneko nobela poliziakoa izan arte. Argumentu nagusi honetan, tarteka istoriotxo asko sartzen ditu egileak: indiarren elezaharrak, ametsak, egunkarietatik (itxuraz hala, behintzat) ateratako ataltxoak… Halako moldez, non azkenean altxorraren bilaketa honelako istoriotxoak kontatzeko aitzakiaren itxura handiago baitu, eleberriaren hari nagusiarena baino. Eleberria, edonola ere, ondo idatzita dago, eta batzutan oso interesgarria ere bada. Baina halako inpresio bitxia utzi dit: istorioa faltsua dela, argumentuan zuloak daudela (hau intrigazko istorio batean akats handia izan daiteke) eta hor kontatzen direnek ez diotela eleberriaren barneko eta berezko logika bati jarraitzen.
Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo
Maddi Galdos Areta
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Asier Urkiza
Gorputzen aldiriak
Nerea Arrien
Nagore Fernandez
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez