kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Kea urruntzean / Mirari Garcia de Cortazar / Euskaltzaindia - BBK, 1998

Malenkoniazko giroa Javier Rojo / El Correo, 1998-08-26

Mirari Garcia de Cortazarrek Felipe Arrese Beitia Saria irabazi zuen 1997.ean liburu honekin. Obra hau poema solteek osatzen dute, gehienetan laburrak diren poemek. Dirudienez, liburua egiterakoan idazleak ez du aurretik pentsatutako egitasmo bat jarraitu eta ondorioz olerki lan bat baino, olerkien bilduma soila dela esan daiteke. Hortaz, bada, egituraren aldetik batasuna piska bat falta dute hango poemek, nahiz eta horietan zehar zenbait ezaugarri antzeko agertzen diren. Liburua gorpuzten duten ezaugarri horietako bat naturalezako elementuen agerpena da. Naturalezatik hartutako elementuok (eguraldiaz, landareez, itsasoaz…) aipatzen diren bitartean, gutxi dira, ordea, hiritarrak dei litezkeenak. Aipamen horiek, bestaldetik, oroimenarekin lotuta agertzen dira eta, horrela, liburu osoa malenkoniazko giro batez janzten dute. Giro bakartiak, etsipenaren sentimendua, eta olerkari batzuek hain gustoko dituzten ohiko osagaiek aurkezten ditu idazle honek hemen. Honekin batera, nitasuna ere agertzen da, baina oso motelduta nire ustez, batzutan “ni” hori nahiko inpertsonal eta orokorra izanik, arazorik gabe “gu” izatera pasatzen baita. Liburu polita, bai, baina niri behintzat déjà vu sentsazioa utzi dit.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak