« Gerra eta gerraondoa | Prospekzio bideak »
Barreak eta haserreak / Xanti Begiristain / Txalaparta, 1999
Istorio arruntak Javier Rojo / El Correo, 1999-07-28
Dirudienez, Xanti Begiristainek Barreak eta haserreak deritzan kontakizun liburu honetan, galtzear dagoen tradizio baten aztarnak jaso nahi izan ditu: pasadizo arrunten ahozko kondagintza, hain zuzen. Gehienak, guztiak ez esatearren, Nafarroan gertatutako kontuak dira eta hango herrixketan ibili izan denak ziur asko bat baino gehiago ezagutuko du. Idazlan hau zerbaitekin lotzekotan, mendearen lehenengo herenean erroak dauzkan kontalarien tradizioarekin (Kirikiño eta honen antzekoekin, alegia) harreman hestuagoak dauzka beste edozerekin baino. Bi kontakizun mota agertzen dira liburu honetan. Alde batetik badira aspaldiko kontuak kontatzen dituztenak. Hauek, desagertutako mundu baten erakusgarri, ia-ia balio etnologikoko istorioak direla esan daiteke. Garai modernoagoko ataletan, bestaldetik, narratzailea lehenengo pertsonan agertzen da eta idazlearekin identifika daiteke. Beraz, kasu batean entzundako istorioak kontatzen dira, bestean idazleari gertatutakoak jakinarazten zaizkigularik. Behintzat, testuaren fikzioak honela aurkezten ditu atalak. Testuaren xumetasuna ikusita, nire ustez, nekez esan daiteke liburu honek literaturaren arloan balio berezirik duenik. Honen balioa, gehienbat, testimoniala da.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez