kritiken hemeroteka

8.765 kritika

« | »

Ez / Manu Erzilla / Alberdania, 1999

Prospekzio bideak Jose Jabier Fernandez Altuna / Euskaldunon Egunkaria, 1999-07-31

Aurreko asteburuan udako irakurketarako gomendioa luzatu bagenuen, oraingoan gure opor aurreko azken iruzkin honetan beste bat egin nahi dugu. Horretarako arrazoiak ugariak dira, baina baita dudak ere.

Liburua Manu Erzillarena da eta Alberdania argitaletxeak kaleratu du Ez izenburua duela. Erzilla euskara irakaslea da lanbidez, eta euskal literaturan oso izen ezaguna ez bada ere, bi erreferentzia edota aurkezpen txartel interesgarri ditu. Ezpondetako pneuma poesia liburua eta horrekin irabazi zuen Bizkaiko Foru Aldundiaren Poesia Saria, eta Pott literatura taldeko partaidea (gogoratu, Joxemari Iturralde, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristi, besteak beste) izandakoa dugu.

Liburua nobela bat da eta Manu Erzillak bertan kontatzen diguna azaltzen erraza eta laburra bada ere, azalean soilik gertatzen da, Erzillaren lana askoz ere sakonagoa baita. Nobela historiako pertsonaiaren azken momentuetan zentratzen da: Pirinioetako Aspe ibarrean bizi ondoren, umezurtz gelditu da eta gurasoen patrimonioa —benta bat— salgai jarri du. Horregatik eta horretarako Jaun Notarioaren etxera joan eta erosle zain gelditu da.

Hemen hasi eta bukatuko da nobela. Ondorioz, presenteko denbora linealean gauza handirik gertatzen ez bada ere, gertatuko dira pertsonaiaren barne psikologian, bere bizitza gogoratu eta oroimenetan sartzeaz gain, Erzillak nobelaren pertsonaiari salmentan egoteak sortarazten dizkion sentimendu guztiak islatuko baititu. Hemen dago liburuaren benetako gaia eta nobelaren elementu orijinala, ez bakarra baina bai aipagarriena.

Liburuaren alderik interesgarrienak

Manu Erzillaren liburuak Pirinioetako mundua proposatzen digu, Aspe bezalako ibar batekoa, hiritik urrun, baina ikuspegi hiritarretik ere begiratuta.

Hala ere, hau ez da alde interesgarriena, Erzillak pertsonaiaren barne psikologia konplexuan sartzen saiatzen denean agertutakoa baizik. Kontzientzia, oroitzapena eta, une askotan, morala erabiliz, Erzillaren asmoa pertsonaia horren barnean murgiltzea da, bere izaeran sakondu, barruraino helduz, ziurtasunik gabeko mapetan, gure psikologian mugitzeko gidak hautsi nahi ditu eta beste prospekzio bide batzuk aurkitu.

Asmoak eta lorpenak

Baina asmoa, bai gaiarekiko bai forman, zail eta konplexu bezain nahasi gelditzen da. Hau da behintzat iruzkin honen egileak sentitu duena, sentimenduz eta sentsazioz hitz egin behar baita liburu hau aipatzen denean, nahiz eta Erzillaren lana, hasieran behintzat, batez ere buru eta adimenez egina egon.

Nobelak bere denbora eskatzen du eta bukaerako emaitza nahasia bada ere, merezi duelakoan gaude, liburu honetan helburua edota helmuga baino bidea baita garrantzitsu eta interesgarriagoa. Hala eta guztiz, oraingoan ere, nahiago dugu irakurleak izatea azken hitza udan liburua irakurriz.

Azken kritikak

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak