« Prospekzio bideak | Ipuin erotikoak »
Harri barruko bihotz-borrokak / Juan Luis Zabala / Elkarlanean, 1999
Zalantzetan Javier Rojo / El Correo, 1999-08-04
Juan Luis Zabalak hiru kontakizun bildu ditu liburu honetan. Bakoitza pertsonaia nagusi desberdin baten inguruan aritzen delarik (kantaria, txirrindularia, atxilotua), hirurak erlazionatuta daude, guztietan giroa, lekua, arazoak berdintsuak dira-eta. Honez gainera, kontakizun bateko pertsonaia nagusia besteetan ere agertzen da, era batean edo bestean, bigarren pertsonaia moduan edo aipamen baten bidez. Gauzak honela, hiru kontakizun agertzen badira ere, nire ustez, istorio bat bakarra darabil esku artean, hiru ikuspuntu desberdinetatik ikusita. Izan ere, hemen kontatzen da nola hiru pertsonaia horiek ikusten duten Euskal Herriko egoera berria ETAren suetenaren ondoren, eta nola ikusten dituzten bere egoera pertsonalak giro politiko berri honetan. Egoera honetan pertsonaiok zalantzetan murgilduta daude, aurrerantzean erabaki bat hartu beharrean. Egia esan, pertsonaiei beste egoera batean izatea gustatuko zitzaiekeen, beste aukera bat izatea. Baina bestelakoa suertatu zaie. Ohi denez, Zabalak kondagintzarako doaiak erakutsi dizkigu honetan ere; eta bere merezimenduen artean ez da txikiena errealitate politikoa kontakizunean ondo uztartzeko daukan trebezia, zuri eta beltzeko mundu batean grisak duena garrantzia azpimarratuz.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi