kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Herioaren itzalpeetan / Andolin Eguzkitza / Txalaparta, 1998

Gerra eta gerraondoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-07-24

Ez da honako hau, Herioaren Itzalpeetan izenekoa, Andolin Eguzkitzak idatzi duen lehen eleberria. Hor ditugu Lehen orenean (1979) izeneko eleberri laburra eta Urkidian zehar (1987). Poema liburuak ere baditu argitaratuak: Orhiko mendirantz urratsez urrats (1986) eta Mila urte igaro eta, ura bere bidean (1993).

Herioaren itzalpeetan nobela historikoa da. Ni neu harrituta utzi nauena prosaren indarra izan da, sendoa eta sakona baita, esaldi luzez josia, historiaren hoztasuna eta istorioaren arintasuna, biak berekin dakartzana. Ez da teknika aldetik oso nabarmena, ez dela berezia esan nahi dut. Gizon batek, Txilen dagoelarik, eguneroko bat aurkitu eta hura irakurtzeko parada du. Egunerokoa idatzi duena gizon adinean sartuxea da, baina bere garaian, langileen aldeko abokatu izanagatik, Nafarroan, sona eta ospea lortuak zituena: Antonio Ozkoidi hain zuzen. Narratzaileak berarekin tiopo egiten duenean, adinaren kariaz erorixea dago; laster hilko da. Narratzaileak izango du hala ere Antonio Orkoizdiren bizitza jakiteko modua.

Gerrako historia da Andolin Eguzkitzak kontatzen diguna. Gerra esaten denean, gure gerra Zibila ulertu behar da, anaien arteko gerra alegia. Gogorra izan zen Nafarroako lurraldean, izan ere matxinatu asko eta asko, Molaren atzetik altxatutakoak, hangoxeak ziren. Galtzaileen historia dugu beraz, eta galtzaile historia guztiak bezala tristea eta hitsa: Herio alde guztietan zelatari, salatariak nonahi, bide bazterrak hildakoz beteta, ihesa egin beharra. Abertzale baten historia da, gainera. Omenaldi kutsua du azkenik: Antonio Ozkoidi, garai bateko abertzalea izanik, gaur egungo gazteen eredugarri izan daitekeelako ustean. Atzeneko orrialdeetan Euskal Herriaren diagnosia moduko ematen zaigu, alegia mezu politikoa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak