kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Ez / Manu Erzilla / Alberdania, 1999

Adimen eroa Javier Rojo / El Correo, 1999-09-08

Manu Erzillaren lehenengo eleberria da Ez izeneko liburu hau. Kontakizunaren abiapuntua hauxe da: pertsonaia bat notario baten etxean dago, Pirinioetan dituen propietate guztiak saltzeko asmoz, eskriturak egiteko zain. Bitartean, erosleak etorri arte, bere bizitzari errepaso luzea ematen dio. Lehenengo pertsonan, pertsonaia horren buruan sartuta beraz, idazleak horren historia kontatzen digu nobelan zehar. Pertsonaia hau patetikoa dela esango nuke: besteekiko harremanetarako guztiz ezindua, bere neurriko mundu batean bizi izan da beti, bai fisikoki (gurasoekin Pirinioetako leku urrun batean), bai espirituari dagokiola. Nobelaren testua etengabeko jario moduan aurkezten zaigu, xehetasunen xehetasunak emanez, askotan txikikerietan galduta. Idazkera erretorikoegia da, zurruna, batzutan sasi-zientifikoa, eta irakurleari berebiziko arreta eskatzen dio kontakizunaren haria galduko ez badu. Iruditu zait idazleak hor-hemenka aztarnak utzi dituela liburua era batean edo bestean ulertzeko. Nik neuk irakurketa ironikoa egitea erabaki dut, eleberria pertsonaia patetiko horren lepotik egindako txantxa bailitzan. Ez dakit idazlearen asmoa hau izan den, baina serioan hartuz gero, liburuak ez zuen, nire ustez, aparteko zentzurik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak