« Jon Mirandez | Adimen eroa »
Ipuinaren lurraldea / (Liburu zehatzik ez)
Ipuinaren lurraldea Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-09-04
Debako Udalak urtero antolatzen duen “Tene Lehiaketa” ospetsuenetakoa izango da Euskal Herrian. Ez bertan parte hartu eta irabazle suertatu direnei ematen zaien dirutzagatik, aberatsagoak ere baitira hortik zehar. Hasiera-hasieratik argitaratu izan dira epaimahaikoen ustez onenak iozan diren ipuinak eta horrek asko balio du, irabazleak literaturgintzan hasi berriak direnean batez ere. Urteak dira lehena antolatu zenetik, urteak dira euskal literaturgintza normalduxea dagoela, baina hala eta guztiz ere gutxitan argitaratzen dira oraindik lehiaketetako lanak. Lehiaketa ugari dagoela ere egia da, baina behin antolatuz gero egokiena lanak argitaratu eta banatzea da. Hori ere akatsa baita. Argitaratzen dira lehieketetako lanak eta usteldu egiten dira sotoren bateko apaletan.
Aurtengoan honako hauek izan dira saridunak: Mikel Taberna, Iban Zaldua, Karlos Zabala, Aitor Zuberagoitia, Idurre Eskisabel, Aintzane Agirrebeña eta Iraitz Agirre (azken biak 18 urtetik beherakoak). Halakoetan esaten den legez, segi dezaela idazten.
Ipuinak irakurri ondoren aitortu behar dut gehiago gustatu zaidala bigarren geratu den ipuina, lehena geratu dena baino. Horrek ez du besterik adierazi nahi, gustuak eta gustuak baitaude mundu honetan. Bi ipuinak (politak biak, politenak akaso) arras ezberdinak baitira. Mikel Tabernak mugaldeko historia dakarkigu: kontrabandistak eta guardia zibilak ditugu, alegia bien arteko lehia. Dotore idatzita dago. Euskara ere berezia da, nafarreraz baitago. Iban Zalduarenak kutsu urbanoa du. Gizon bat bakarrik geratzen da, emazterik gabe, eta bakarraldi hori baliatzen du beti nahi izan eta behin ere lortu ez duena egiteko: aegia etxea hankaz gora jartzeko. Oso ondo dosifikatuta dago, arina da eta freskoa. Umorez kontatuta dago gainera. Karlos Zabalak voyeurismoaren inguruko intriga idatzi du.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi