« Poesiaren “bonsai”a | Ispiluak erakusten duena »
14eko Gerla Handia / Jean Saint-Pierre Anxuberro / E.E.E., 1998
Gerratik bertatik Javier Rojo / El Correo, 1999-09-22
Jean Saint-Pierre Anxuberro (1884-1951) apaiza izan zen eta Lehenengo Mundu Gerran soldadu ibili zen. Hiriat-Urrutyk hala eskatuta, gerratik bertatik Eskualduna astekarira bidali zituen hainbat artikulo, gerra horri buruzko kronika eginez. Orain liburu honetan artikulo horiek guztiak biltzen dira, Alemanian preso egon zeneko kontakizunarekin batera, gerra bukatutakoan aldizkari hartan agertu baitzen hau ere. Kronika honek gerra osoa biltzen duen neurrian, pentsa genezake gatazkari buruzko ikuspegi zabala emango zigula. Ez ordea. Liburu honek soldadu soil baten ikuspuntua baino ez baitu eskaintzen. Aipatuko dizkigu guduak eta lekuak, batzutan oso ospetsuak (Verdun, esaterako), ekintza militarrak eta soldaduen eguneroko bizitza, zenbaitetan deskripzio bikainak eginez. Dena, ordea, puzzle baten zatia bailitzan. Noizean behin idazlea gatazkari buruzko iritzi orokorrak ematen saiatzen da, baina ezinezkoa zaio topiko moraletatik edota propaganda ofizialetik aldentzea. Gerrak suposatzen duen krudelkeriaz ere hitz gutxi, oso era orokorrean gainera. Baina liburu honen balioa horretan datza, hain zuzen: guduan sartuta egon zen soldadu batek ematen duen ikuspegi pertsonala. Ez dugu pentsatu behar bestelakorik egin zezakeenik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi