kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Datak eta posdatak / Xabier Olaso / Bermingham, 1999

Poesiaren “bonsai”a Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-09-18

Sarritan pentsatzen dut poeta ugari dagoela Euskal Herri gurean, baina poesiak ez duela itzalik. Horrek ez du esan nahi ipuinetako beste gizon xelebre hura bezala itzalgabeturik dagoenik gure poesia eguzkitsua, baizik eta poesiak ez duela oihartzunik. Batzuek esango dute oihartzun egiteko ahotsa behar dela eduki. Betiko eztabaida denez (oihartzunarena alegia), betiko hitzak esango ditut sasi-iritzi hori (poesiaren ahotsik-eza) bazterrzeko. Gaur egun poetak bezain ugariak dira ahots poetikoak, hemen gure artean behintzat. Hala ere lortzen duten oihartzuna ez da, nik uste, merezi dutena.

Laugarren liburua du Xabier Olasok “Datak eta Posdatak” izeneko hau. “Iparragirre Saria” irabazi zuen 1998an, gainera. Sari hori zertan den jakin nahi duenak, jo beza Zumarragara (edo Urretxura), nik baino hobeto emango diote-eta horren berri. Egitura sinpledun liburua dugu, baina horrek ez du esan nahi liburu sinplea denik, askotan (idazle orok daki hori, sinpletasuna (itxurazko eta azaleko erraztasun hori) estilo-modurik zailena da lortzen.

Liburu honetako poemek, esaterako, gehiago dirudite gregeria edo aforismo. Burumuinak nekatu ondoren sortutakoak dira. Bihotzaren fruitu bainoago, arrazoiak kanpora bukltzatutakoak, neurri handian. Umoretsuak dira gehienak, ironiaz kutsatutakoak. Ondo pentsatutakoak, arrazoimenari zuzneduak, sentimenduei bainoago. Laburrak ezinbestean. Eta hor (laburrean) erakusten du poema batek bere maila. Nabariagoak egiten baitira horrelakoetan huts-akatsak, baita ikusgarriagoak ere merituak oro. Ikus dezagun: “Ipurtargia:/ belarretan/ gau zuzia”. Edo-eta beste hau: “Zure musuak /nahi ditut/musu-truk”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak