kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Kalezuloko animalien itzalak / Lutxo Egia / Pamiela, 1999

Jolaserako gonbitea Javier Rojo / El Correo, 1999-12-08

Helduentzako literaturan kondagintza nagusi den neurri berberean, eta agian egoera hau imitatuz, haurrentzako literaturan ere kondagintza ez den guztia bigarren mailako postu bat betetzera behartuta dagoela ematen du. Izan ere, gutxi, oso gutxi izaten dira, haurrak gogoan, idazten diren poema liburuak. Lutxo Egiak Kalezuloko animalien itzalak izeneko lan honekin erronka horri aurre egin nahi izan dio. Liburu horretako poemen protagonistak animaliak dira; nonnahi aurki daitezkeen animalia arruntak, txakurrak, katuak, hegaztiak, mota desberdinetako zomorroak… erabiliko ditu idazleak bere poemak burutzeko. Formaren aldetik, laburrak dira gehienak, haikuak izan gabe, haikuetan ohikoak diren irudien elkarketen antzekoen eraginpean sortutakoak. Hitzen soinuekin baino, hitzen esanahiekin jolasteko helburua dute, animalien izenek iradokitzen dituzten metaforak eta esamoldeak, izen horien esanahi zuzenarekin nahastetik sortzen diren hitz jokuetan oinarritzen direlarik. Animalien irudiekin jolasteko gonbitea da, azken finean, liburu hau, puntako lana izan gabe ere, bere funtzioa duintasun osoz betetzen duena. Liburu honekin haurrek (eta, zergatik ez?, helduek ere) une dibertigarriak pasatzeko aukera izango dute.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak