« Jolaserako gonbitea | Euskara, aberria eta beste… »
Ai, ama! / Arantxa Iturbe / Alberdania, 1999
Topikoen aurka Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 1999-12-11
Saiakeratzat jo daitekeen arren (oso zaila baita liburuaren generoa zehazten), nobela gisa ere hartuta, lasai asko geratuko ginatekeen, inongo arazo kontzeptualik gabe. Saiakera esan dut, izan ere “Zerberri” sail berezia, irakurtzeko ohitura haundirik ez duen jendeari, —teorian behintzat— zuzendua, saiakera arloan sar daitezkeen liburuz osaturik dago. Hala ere, Arantxa Iturberen aiama hau, saiakera baino gehiago da nire iritziz, Alberdania barruko literatur sail peto-petoan sartzea merezi lukeena. Azken finean, nobela bat balitz bezala irakurtzen da, edo irakur daiteke.
Liburua eskuan hartuta, irakurleak lehendabizi ikusiko duena Antton Olariagaren marrazkia izango da, eta bertan amatasunaren ezaugarri den sabel hanpatua eta (sabelaren barruan) haur bat. Amatasuna esan dut eta nago hitzekin jolasten ari garela, amatasun guztiak ez baitira berdinak eta ama guztientzat baliokide, eta batzuentzat pozkariozko aintzira dena, beste batzuentzat min-iturri.
Arantxa Iturbek bere esperientzia hartzen du oinarritzat (ama da, izan ere) eta amatasunaren aldeko halako apologia goxoantza eta enpalagosoa egin beharrean (egin zezakeena, bestalde, Arantxa Iturberen aurretik izan diren ama askok eta askok halaxe egin baitute), amatasunaren zera hori ifrentzura zabaldu eta aztertzera jarri da, azpildurak agerian utzi nahian.
Ez da, beraz, liburu gozoa, ezta gozagaitza ere, gazi-mingotsa ere bai zati batzuetan bederen; amatasunaren inguruan dauden topikoak aireratu egiten ditu egileak, eta balizko ispilu baten aurrean barregarri utzi ere bai. Liburua, estiloari eta idazkeari dagokienez, bizia da, elakrrizketa zehatz eta zorrotzen laguntza baitu. Horrekin batera, distantzia hartzen baitu, bada halako begirada ironikoa ama izateak dakartzan abantaila eta desabantaila guztien gainera jaurtitzen dena. Hala ere, ez da irribarre egiteko liburua. Ezta gutxiago ere.
Baina hori irakurlearen aukeretako bat da, izan ere.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi