« Hitz egiten duen poesia | Poesiaren adikzioa »
Arrainak ura baino / Hasier Etxeberria / Elkarlanean, 1999
Maitasunagatik Javier Rojo / El Correo, 2000-02-23
Hasier Etxeberriak maitasunezko istorio bitxia kontatzen digu Arrainak ura baino izeneko eleberrian. Izan ere, hasieran ezusteko planteamendu batekin egiten du topo irakurleak: narratzaileak, ginekologo ospetsu batek, kontatuko digu zeintzuk izan diren Madrileko Burtsa Etxean burutu duen sarraskiaren arrazoiak. Kanpotik ikusita, badirudi buru normal batean ezin dela sartu halako pertsonaia batek, bizitzan irabazletzat hartu ohi diren horietako batek, halako ekintza burutu izana eta berak eman duen arrazoia (bere emaztearen maitasunagatik egin duela) sinestezina zaie guztiei. Bi osagai hauek, amodioa eta sarraskia, nola dauden lotuta azalduko digu narratzaileak nobelan zehar egiten duen aitorpenean. Idazleak erabiltzen dituen amarru batzuen bidez (nabarmenena, narratzaileak informazioa izkutatuz eta emanez egiten duen ekilibrista-lana) irakurlearen interesa istorio osoan zehar mantentzen da piztuta. Tragikomediatzat har daiteke eleberria, baina askotan ez da oso argi gelditzen non dagoen bi elementu horien arteko muga. Eta hain zuzen ere, mugak ez zehazte hau dateke kontakizunaren alde interesgarrienetako bat. Honen adibide bat, protagonistak burutu duen sarraskiaren aurrean erakusten duen indiferentzia morala.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi