« Maitasunagatik | Sakanerritik »
Katiluaren ipurdia / Martin Etxeberria Garro / Alberdania, 1999
Poesiaren adikzioa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-02-26
Behin baino gehiagotan irakurri behar izan dut liburu hau, zerbaiten zantzua hartu ahal izateko. Ohiturik gaude, ohiturik nago, poesia sakona irakurtzera eta bat-batean Martin Etxeberriaren liburuarekin egiten dugu, egiten dut topo. Ez da sakona, itxuraz behintzat, hori baiezta dezaket; ez du, behintzat, gaurko poesia liburuek duten sakontasun estaetiko eta metafisiko hori. Ez dakit ona edo txarra ote den; niri tonua gustatu zait, itxurazko arintasun hori esan nahi dut, adierazteko moduak ez dirudi benazko; azalekoa izan nahi du, baina, askotan, ez da azaleko.
Esaterako, oso gustatu zaizkit Martin Etxeberriaren konparazioak, oso xumeak baitira, eguneroko elementuek edo gauzek (sukaldekoak dira batik bat) osatuak, baina beste testuinguruan erabiliak, eta surrealista samarrak gertatzen dira horregatik. Surrealismoa ere ez da pisua, jostaria baizik. “Baratxuri errez/ betetako/ zorro bat da/ orain/ nire bihotza”. Halako esaldiek raman egiten dute irakurlea, euskaraz ohikoa ez den tokira, irudimenarenera, hain zuzen.
Poema polit askoak daude: “Zigarroak bezala erretzen zaizkit begiak/ eta eztarria lehortzen zait: / tristurak ere adikzioa sortzen du”. Halakoxea da liburuaren tonua, lagun girokoa, irakurlearen konplizidadea bilatzen duena. Batzuetan, ez dira poemak horren borobilak ateratzen, eta surrealismoa jostaria galdu egiten da inozokerietan. “Arrozezko paperez eginda dago/ neskatila hori”.
Topiko gutxi ditu liburuak baina tabernako irudi asko ikusten dut nik bertan, gazteek tabernak eta tabernek gazteak beharko balituzte bezala nor zer den edo zer nor den jakiteko. Ez da egia, ordea (ongi frogaturik dago) tabernazuloetan orduak sartzeagatik, Bukowsyk bezala idazten amaitzen denik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi