« Adio errua | Maitasunagatik »
Udazkenerako hamar kanta / Patxi Ezkiaga / Kutxa Fundazioa, 1999
Hitz egiten duen poesia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2000-02-19
Liburu honek Kutxa Fundazioak urtero antolatu ohi duen Irun Saria irabazi zuen iaz, poesia arloan. Ez da lehen aldia Patxi Ezkiagak halako saria irabazten duenik; ez da sari hori irabazi duen bakarra, gainera. Baina sariek ez dute, derrigorrez, irabazlea poeta egiten; poetek egiten dituzte sariak irabazle. Esan nahi dut, Patxi Ezkiagari dagokionez, benetan merezitako saria iruditzen zidala haren azken hau.
Patxi Ezkiagak betidanik landu du espazioaren poetika, kanpokoa gehienetan, ez beti mendikoa, kalekoa ere bai noiz behinka, “blues” moduan eta aho-soinuaren laguntzaz kantatu beharrekoa. Baina Patxi Ezkiagaren paisaia basa da batez ere, mendikoa edo-eta baserrikoa, Iratikoa edo-eta Belaguakoa. Pintatzaile moduan esertzen da paisaiaren aurrean eta hura guztia, gorabeherekin, bihurtzen du hitzetara. Ez alferrik, poesia isila da pintura, edo Simonides poeta greziarrak esan zuen moduan: “hitz egiten duen pintura da poesia”. Ezkiaga, paisaia harrapatu ondoren, galdezka hasten da, bere buruari eta bere inguruari lehendabizi, barnetik kanpora beti; gero, behetik gora zuzentzen ditu bere galderak, goi-goiko Ahaldunaren erantzunaren zain. Poesiak zentzu erlijiosoa hartzen du, kanta da, psalmo da, otoitz ere bai.
Liburu hau, ordea, desberdin da, aurrekoen aldean. Ez oso desberdin, baina aldaketak nabariak dira. Sentsuala da, oso sentsuala esango nuke, zentzumen guztien egongoa. Patxi Ezkiagak munduaren berri eman beharrean, bere berri eman nahi du, bere barne-paisaia adierazi nahi digu, musika eta guzti. Bere kezkak plazaratzen ditu; galderak dira, baina horiek gizonari zuzenduak; erantzunak dira, bere buruarentzat eta besteentzat ere bai. Poesiak psalmoaren tankera hartu beharrean aforismoaren soinekoa janzten du. Ez du galtzen lirismo apurrik, ordea. Udazkena urtaroa baino gehiago baita, barne sentipenen pintura.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi