kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Korte bat, mesedez / Goizalde Landabaso / Alberdania, 2000

Kazetarien kontuak Javier Rojo / El Correo, 2000-06-07

Goizalde Landabasok Euskadi Irratian lan egiten duen kazetaria da eta, bere esperientzian oinarrituta, lana euskaraz burutu behar duten kazetarien gorabehera bitxiak, ia eskizofrenikoak, kontatzen ditu Korte bat, mesedez izeneko istorio bilduman. Umore mikatz puntu bat duten istorioak dira, askotan txistearen mugan daudenak, baina erdaldunek euskal mundua zeinen gutxi ezagutzen duten erakusten dutenak. Errealitateak aurpegi asko dauzka baina, eta bat bakarra aurkezteak egoera sinplifikatu ez ezik faltseatu ere egin dezake askotan. Eta ezin dugu hori ahaztu liburu hau irakurtzean. Izan ere, kazetarien munduan euskaraz eta erdaraz aritzen direnen elkarbizitza korapilatsua erakusteko, egoeraren azaletik igarotzea lortzen ez duten istorioak kontatzen ditu idazleak. Adierazpenak euskaraz lortu behar dituen kazetariaren ikuspuntua aurkezten dute, eta egoera hizkuntzaren arazo hutsera mugatzen da: badirudi kazetariari bost axola zaiola jaso behar den informazioa; nahi duen bakarra euskaraz egotea da, irratian eman ahal izateko moduan. Azkenean irakurleak ez daki nork ematen dion pena handiagoa: horrelako egoeran lan egin behar duten kazetariek ala besteen hitzen xurgatzaile baino ez diruditen kazetari banpiro horien biktimek.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak