kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Izar beltzaren urtea / J.E. Urrutia Capeau / Pamiela, 2000

Kronikak irudikatuz Javier Rojo / El Correo, 2000-09-27

J.E. Urrutiak narrazio bilduma berezia egin du Izar beltzaren urtea-n. Narrazio hauek bi multzotan sailka ditzakegu. Batetik, oroimenean oinarritzen diren istorio txikiak irakur ditzakegu; bestetik, historikotzat har daitezkeenak daude. Azken hauek osatzen dute gainera liburuaren zatirik handiena. Narrazio hauei askotan kronika itxura eman nahi izan die idazleak eta honetan euskara bera izan du laguntzaile. Izan ere, honelako narrazio gehienetan, idazkerak ipar-ekialdeko idazle klasikoen euskara gogora ekartzen du nonbait eta inpresio hau lortzeko idazleak egin duen ahalegina kontuan hartzekoa da, dudarik gabe. Baina honelako idazkera aho biko ezpata izanik, balio estetikoak eskaintzeaz gain, istorio ulertzeko oztopoa ere izan daiteke, zeren, idazkera nabarmentzen den neurri berberean, istorioak izkutatu egiten baitzaizkio irakurleari. Honelako kontakizunak gerraz, liskarrez, indarkeriaz eta bortxaz beterik daude, narrazio historiko batzuetan ohikoa dirudien hariari jarraituz. Edonola ere, nire ustez, liburu honek muturreko iritzia sortuko du irakurleengan: testuaren balio estetikoak mirestuz liluratuta geratuko dira batzuk. Beste batzuek honetan istorio arruntak izkutatzen dituen azal ikusgarria baino ez dute ikusiko.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak