« Kronikak irudikatuz | Kolorezko egunaren bila »
Arrotza / Albert Camus (Xabier Galarreta) / Hiria Liburuak, 2000
Bizitza hutsa Javier Rojo / El Correo, 2000-09-30
XX. mendeko literaturaren eleberririk garrantzitsuenetakoa da Albert Camus-en Arrotza, orain euskaraz Xabier Galarretaren itzulpenean datorkiguna. Eleberri batek gutxitan islatu du, itxuraz hain era sinplean, XX. mendean giza-izaerak erakusten dituen gorabeherak. Izan ere, Arrotza izaera horren eredua da. Inongoa ez den pertsonaia bat, errorik gabekoa dugu protagonista. Non ere baita, beti kanpotar sentitzen du bere burua. Egoera honetan protagonistak zentzurik gabeko hilketa bat burutzen du. Argumentu honetan oinarritu da idazlea arroztasunaren benetako esanahia erakusteko, zeren eta kanpoko egoeraren arroztasun horrek beste arroztasun baten aurrean jartzen baikaitu. Pertsona izatea bizitzan arrotza izatea da, mundu ulertezin batean inolako babesik gabe jaurtikia izatea. Gauzak honela, gizakientzat izugarrizko sufrimendua suposatzen du kontzientzia izateak, zeren kontzientzia horrek begibistan jartzen baitio bizitzaren hustasuna. Zer bilatzen du beraz protagonistak bere bizitzan? Helburu traszendenterik ezean, atsedena da bizitzak eskain diezaiokeen gauzarik hoberena… Arrotza-k hau guztia erakusten digu, ia-ia eleberri beltzaren erritmoarekin. Inolako dudarik gabe, irakurri beharreko liburua.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres