« Oroimen galdua | Esaten ez dena »
Zaldi hustuak / Aritz Gorrotxategi / Erein, 2007
Atsegin dut tipo hau Igor Estankona / Deia, 2007-07-27
Poetak, maiz, gauza asko esateko tentazioa izaten du, baina laban egiten dio hareak hatzamar artetik. Poetak, askotan, elegantzia bilatzen du beste ezeren gainetik, baina edukia bigarren mailan uzten du. Poetak, batzutan, solik batzutan, lortzen du oreka dotoretasunaren eta mezuaren artean. Aritz Gorrotxategik liburu honetan metafora sinpleak eta ideia sakonak elkarlanean jarri ditu: kolaborazio horretatik sortu du Zaldi hustuak.
Poetak, maiz, maisukeriarekin nahasten du bertutea, eta klasikoen zitetan galtzen da. Poetak, askotan, ahaztu egiten du berak baino lehenago ere idatzi zutela beste hainbatek heriotzaz eta maitasunaz eta denboraz, eta mespretxatu egiten ditu maisuak. Aritz Gorrotxategik tentazio horietatik guztietatik ihes egitea lortu du. Azken alexandriarra bezala idazteko kapaz izan da, baina lehenengo euskaldunetatik gatozela ahaztu barik.
Gainontzekoa gustu kontua da. Nik neuk, onar dezadan, atsegin dut tipo hau. Maite ditut bere olerki historikoak, eta are filosofikoak ere. Modu ezin finagoan egiten die keinu itsasgizonei, musikari, euskal poetei, gudariei, aintzinako greziarrei. Eta horiek denek, esker honez, mesedea itzuli egiten diotela dirudi, ezin errealago bihurtuz fikzioaren jokoan.
Maskaren atzean geure izatea iradoki digu donostiarrak, baina sufrimenduaz diharduenean pairamenezko arrandirik gabe ari da, eta jendeaz ari denean xamurtasuna nahiago du erabili laztasuna baino. Idazteko era orekatu hori plazer iturri da, abesti leun bat izan daitekeen antzera. Ez da idazteko modu bakarra, noski, baina zaldiaren mehetasuna, uhalak leun helduz gero, ederra izan ohi da. Zaldi hustuak honen eragina apurka-apurka igartzen da horregatik. Orrialdeak dastatu ahala. Tentuz landutakoaren xarma dauka, eta ondo landutakoak ematen du berez atera dela idazlearen lumaren estraineko ahaleginetik.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria