kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Haize hegoaren eroak / Luis Garde / Pamiela, 2007

Oroimen galdua Javier Rojo / El Correo, 2007-07-26

“Haize hegoaren eroak” deitzen da Luis Garde idazle nafarraren eskutik datorkigun poema liburu hau. Literatura eta oroimena lotuta, atzera jotzen du begirada, historian galtzaile izatea suertatu zaienen ikuspuntua azaltzeko, galdutako oroimena berreskuratuz. Gerraren presentzia garrantzitsua da, era estilizatu batean agertuta ere, historia amaierarik gabeko gerra bat balitz bezala. Gauzak horrela planteamendua ia ia silogismo bat bezala azal daiteke: historiak guregan gerraren bidez islatzen du bere presentzia; gerran (eta beraz historian) galtzaile izatea tokatu zaigu; hortaz, historiatik kanpo geundenean zoriontsuago ginen. Ondorioz denboratik kanpo dagoen urrezko aro bat idealizatzen da poesian. Tonu epikoa du liburuak zenbaitetan, eta idazleak historiak bere ustez suposatzen duen tragedia jarri nahi izan du agerian, ezinbestez heriotzara daraman tragedia.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak