« Fikzioak kale | Munduaren ikuspegia »
Kontu-jaten / Arantxa Iturbe / Alberdania, 2006
Kontu-jaten M. Egimendi / Aizu!, 2007-07
Belarriak tente, kontu-jaten ibili da idazlea liburu hau osatzeko. Pentsatzen jarri eta harritu egiten da irakurlea, idazleak elkarrizketatutako emakumeei egindako galderak, hain sinpleak izanda (txikitako ametsak, lagunak, maiteminak…), ziur aski geure ama edota amonei inoiz egin ez dizkiegulako, ametsak, lagunak eta maiteminak gure belaunaldiarentzat sortutako kontuak balira bezala.
Alde batetik, beraz, bizipen pertsonalak dira liburukoak, baina, bestetik, emakume anonimoen testigantzek XX. mendeko bizimodua ezagutzeko aukera ere ematen dute, adibidez, gerra zibilak umeengan izan zuen eragina, nahiz eta gai hori oso gainetik pasatu. Izan ere, ez da hori liburuaren helburua, garai hartako emakumeen bizimodua ezagutzea baizik. Hala, era guztietako protagonistak hartu ditu idazleak: baserriko bizimodu latza pairatutakoak eta mediku izatera iritsitakoak, neskamearekin hazitakoak eta neskame ibilitakoak…
Bestalde, liburuaren egitura ere bitxia da, oso dinamikoa, emakumeen bizitzako pasarteak bi ikuspuntu ezberdinetatik ikusteko parada ematen baitigu. Kontakizun baten ondoren, emakumeak aipatutako beste pertsonaia baten “erantzuna” agertzen da beti, gehienetan gutun itxurakoa, hasierako kontakizunari beste ñabardura bat eransten diona. Kontakizun batzuk tristeak dira, eta beste batzuek irribarrea eragiten dute (horrelakoa da bizitza), baina, finean, oso gustura irakurtzen dira guztiak.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi