kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Gerratearen aztarnak / Fertxu Izquierdo / Pamiela, 2007

Auzo bakarra da mundua Mikel Asurmendi / Irunero, 2007-06

Poesia gustuko al duzu? Ez duzula maite, maitasun soilera eraman zaitzakeen poesia? Bada, paroxismo arrosaz harago doazen eleak, hotsak eta ahotsak hauteman nahi badituzu, hartu eskuetan gerratearen aztarnak eskaintzen dizkizun liburu hau eta jo aitzina.

Ez dituzu alabaina gerratearen aztarnak soilik hautemanen, gazte baten sasoi ilunen melodiak entzunen dituzu baita ere, antzemanen dituzu halaber haren, zure eta guztion inperfekzioak. Bizitzaren aztarnak ere iritsiko zaizkizu hitzen bidez. Bidez bide, haatik, perpaus herdoilen zertzeladak edirenen dituzu engoitik, hitzek berezko doinua eta musika lagun dituztela. Baliteke, bidez bide, soinuak gerrako balak gisara hautematea zenbaitetan, hala nola askatasun haizeak aurkitzea.

Auzo bateko gaztea —edo ez hain gaztea bazara—, liburuak eskaintzen dizun geografiarekin identifikatu zaitezke. Fertxu Izquierdoren poesia periferiatik heldu zaigu, marginaliatik. Bera, poeta, hiriko geografiaren grafitia irudika dezakezu, eguneroko bizimodua poesiaz deskribatzen duen marrazkilaria.

Bizitzako kontuak eta gertakariak eguneroko kronikak bilakatu izaten dira egunkarietan edo hedabidetan. Hedabideetatik eta egunkarietako heldu zaizkigun musika eta hitzak alabaina, usatuak eta gastatuak dira engoitik.

Poesia berriz etorkizuneko arma da, poesia ez baita gastatzen. Poesia sortu ahala hil egiten da, eta biharamunean, bizi beharrean, hitz eta hots berriak sortzen, birsortzen da poesia. Poesia izanen bada, hitz eta doinu berriak bilduko baititu, norberak bizitakoak. Poetak kasu.

Auzo bateko doinuak aipatu ditugu, baina auzo bakarra irudikatu izanagatik, milaka kilometroetara dauden beste auzoak ere —Txantrea auzoa bailiran— aurkituko dituzu liburuan: auzoa izan daiteke Bagdaden edo Ankaran, baita Palestinan ere. Gerrateko aztarnek egiten duten legez, tokian tokiko odolak, karriketan isuritako odolak, unibertsala egiten dute liburu honetako poesia, poesia gorria. Txantrea gorriz jantzita agertu digu Fertxu Izquierdok, poetak alegia.

Askatasuna oso garestia omen da Fertxu ibili ohi den karriketan, askatasuna gramoz “saltzen” baita bere inguruan. Askatasunak baina ez luke salgai izan beharko, askatasuna etorkizunean bizi den espazio helezina da. Hori liteke naski, gerratearen aztarnetan ibili eta murgilduz gero, poesia sorta honek iradoki litzaizukeena.

Auzo bat edota auzo mila. Auzo bakarra da mundua. Abia zaitez auzo bila. Auzoa karrikak izan daitezkeela, eta auzo pertsona halaber.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak