« Xalotasun ez inozentea | Baioneta luzeegiak »
Gernika / Patxi Ezkiaga / Erein, 1986
Gernika 1937-1987 Jose Luis Padron / Bilbao, 2007-06
Kondor Legioaren hegazkinek Gernika herria bonbardatu zutenetik 70 urte bete dira, eta mendeurrena gogoan hartzeko Patxi Ezkiagaren (Legorreta, 1943) aspaldiko liburua esnatu dut: Gernika (Erein, 1987).
“Laster berrogeita hamar urte. Poema honek orduko, gaurko eta betiko gure Herri honentzako kantua izan nahi luke, odola eta malkoa bezain samina… dirauen Haritz hostoaren berdetasuna bezain itxaropentsua”, horrela zabaltzen du liburu zoragarria Patxi Ezkiagak. José Manuel Iturrizaren marrazkiek lagunduta. 1994an berriz argitaratzen da Haize hurbila/Viento cercano (EHU/UPV) liburuan, egileak berak egindako gaztelerazko itzulpenaz eta Felipe Juaristiren sarrera aipagarriaz.
Tragedia greziarretan bezala ari da Gernika idazlana, koroaren keinuetan banakako gizakiaren tragedia kantatuz, elementu desberdinak holokausto haren oroitzapenean lekutzen. “Baina Gernikaz hitz egitean, Patxi Ezkiaga ez da ari txikizio materialez soilik, Euskal Herriaren nortasuna, identitate eta hizkuntzaren galeraz ere ari zaigu, dramatikoki, baina, era berean, esperantzaz beterik”, azpimarratu du Felipe Juaristik.
Altxerriko andreak, Etenetako gizonak, ordu mingarriak iragartzen dituzte. Koroak kexaka esaten du Gernika suntsitua. Oihartzunak garailearen aurrean makurtu beharra dagoela gogoraraziko digu. Desditxa eta zoritxarra. Gudari talde ezberdinen ahotan areagotzen da obraren tragikotasuna, hamabi urteko ume errugabearen lekukotza ekarriz kanta hasiera bakoitzera: Hamabi urte, besterik ez, begietan. Baina hor dator oihartzuna berriz ere, esperantzaren airea ekarriz bere bihotzarekin: Geu gara gintezkeenaren nahia, irautea ikurra, geroaren arrabiazko matatzaren haria, Elai Alai-ko haur guztiak dira batera mintzo direnak. Eta halaxe agertuko dira Azken Kanta izeneko poeman eskenatokira ateratzen diren Bardoa, Iratiko amoranteak, Farangorteako gizonak eta Euskaldun guztiak: Eta ostea biziko gaituk gu, Gernikako euskaldunok, historiak idatzi ez gaitzan betirako joan direnen liburuen aurkibideetan.
Horixe baita Patxi Ezkiagaren Gernika, geure geroa geure esku dagoela gogorarazten digun kanta ederra. Geure esku hori horrela egitearen lana.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi