« Gernika 1937-1987 | Itsasontzia berreraiki »
31 baioneta / Aitziber Etxeberria / Erein, 2007
Baioneta luzeegiak Josu Lartategi / Deia, 2007-06-01
Eleberri historikoarena, salbuespenak salbuespen, jenero debaluatua da, ondo merezita gainera; berorren irakurle gehienak jakingura historiko sakonik gabekoak dira, bai baitakite kontakizun asmatua dela, baina bestetik nolabaiteko eduki historikoa ere nahi dute, zerbait ikastea-edo alegia, osterantzean giza-harreman hutsezko istorioak irakurriko lituzketelako. Irakurle horiek (eta neronek asko eta maiteak ditut inguruan) ebaditze literario minimoa nahi dute, bai eta ere kirrinka nabarmenik gabeko bizkarrezur historikoa. Eta irakurleek minimotasuna eskatzeak idazleen minimotasuna dakar, erdipurdikerietarako arriskua. Idazle asko eta onak jausi izan dira (eta jausten) errazkeria salgarriaren tentazioan, eleberri historikoa errazegi saltzeak eleberri historikoak errazegi idaztea ekarri baitu.
Aitziber Etxeberriak, ausart jokatu guran agian, estilo-aldaketan jauzi kualitatiboa egin eta Tango urdina haren berezkotasuna, bat-batekotasuna gainditu eta Beatriz/Graziana eta Beatriz/François hirutasun zatikatu baina Beatrizek lotuaren arteko harreman intimoak testuinguru historikoan txertatu nahi izan ditu. Nire iritzian ez du aurreko opera prima gainditu, ez bada orrialde-kopuruan eta betegarri-lanean. Ehun orrialde ingurutan utziz gero eleberri gogoangarria eta iradokiorra egingo zuen. Kulebroi historikoa egin nahi zuen, agian, baina istorioak ez zuen horretarako ematen (edo akaso askoz gehiagorako ematen zuen eta berak ez du asmatu konexio egokiak behar bezala jorratzen).
Pertsonaien taxuketa hirugarren pertsonako kontalari partehartzaile eta manipulatzaile xamar batek egiten dizkigu. Batzuetan pertsonaiaren perspektiba psikologikoa bere eginez ondo moldatzen bada ere, beste batzuetan komentario erabat lekuz kanpokoak antzeman ditut (“euskaldunak saltsa guztietan daudela” bezalako ateraldiak zertara datozen ez dago ulertzerik).
Desorekak somatu ditut. Ondo lortua dago François eta Beatrizen arteko estraineko enkontrua, baina akabukoak ez nau asebete, pertsonaia desberdinak diruditelako (ala beraien garapena ote?). Françoisen gaitzak joko gehiago emango duela dirudi, baina akabuan urrezko kakalardoak eta etengabeko pentsamendu luzeek hartzen dute indarra. Grazianak ama nola ikusten duen da agian lortuena, nola uste duen zerbait ezkutatzen diola, gaixotasunen bat agian; gero, baina, Pantxika agertzen denetik Grazianaren pertsonaiak indarra galtzen du. Iruditzen zait esaldiak moztuta, kontalariaren hainbat eskuartze kenduta, pertsonaien izaerari eutsita, satorrarena hasieratik ez baizik amaierarako utziz eta argumentua trinkotuz askoz hobea izango zela, “historikoa” bezalako epitetoen beharrik gabekoa gainera.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez