kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Markak, Gernika 1937 / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2007

Gernika Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-05-25

Galdera batzuk sortzen zaizkit niri bederen Bernardo Atxagaren liburua irakurri ondoren. Noiz bukatzen da gerra bat? Sekula bukatzen al da gerra bat? Esan nahi dut hirurogeita hamar urte bete berri direla Gernika hiria suntsitu zutenetik, gerraren aitzakian. Hirurogeita hamar urte ez dira gutxi, baina oraindik gertaera hartaz oroitzeak esan nahi du ez daudela erabat itxirik orduan egindako zuloak. Litekeena ere bada zulo batek beste bat estaltzea, eta gerra zibilaren historiak beste gerra bateko historiak ezkutaraztea; edo beste gerra horretako historiek gerra zibilean gertatutakoa eta orduko zulo beltzak estaltzea. Denetik baitago gure artean; eta ez da erraza izaten denean egotea, Jainkoa izan ezik.

Ez daude erabat itxirik orduan egin ziren zuloak. Eta baieztapen hau da, nire ustez, Atxaga liburua idaztera bultzatu duena: “Eta manierismo hori, sentimentaltasun hori, krimena ezkutatu egiten duena, edo disolbatu anekdota gertagaitz bezain hutsaletan, ez dago fusilatuak lurpetik ateratzen edo gertaerak gogoratzen jarraitzeko ahalegina egiten dutenengan (lelo desegokiz bada ere: “memoria historikoaren berreskuratzea” delakoaren ordez, “egia historikoaren aldeko lana” aipatu beharko litzateke); aitzitik, erlatibizatzen dutenengan dago”. Erlatibismoa alde guztietan dago. Gaitz horretatik nekez libratuko gara. Memoriak lagun gaitzake; memoria egia suerte bat baita.

Atxagaren Gernika ez da hiriaren suntsiketaren historia soil. Baina liburuan bada George Lowter Steer kazetariaren testua, euskaratua. Testu hori irakurri zutenei begiak ireki zitzaizkien, eta bihotzak ere bai. Parisen, 1937ko maiatzaren 1eko manifestariek oso gogoan zituzten Steer-en hitzak. Harritzekoa da, orain arte euskaratua ez izana. Suntsiketaren kronika unibertsala, eta ez lokala, da Atxagarena, kronika pertsonala eta, ondorioz, literarioa. Suntsiketa orokorrari buruzko narrazioen narrazioa, meta-narrazioa, zirkularra eta ibiltaria, markak ezarri nahian, batzuetan, eta markak ezabatu nahian, besteetan.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak