« Norbere buruaren bila | Thriller historikoa? »
Aulki bat elurretan / Uxue Alberdi / Elkar, 2007
Usteak erdia ustel Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-05-19
Esan ohi da kanpora ateratzeak on egiten digula sarritan, gauzak beste era batera ikusteko behar den urruntasuna hartzean patxada ezagutzen dugula eta hor zegoen baina sekula ikusi ez genuen tenore zerutiar hori eskuratzen dugula. Uxue Alberdik ez dakit hura lortu duen baina nago estresa bezalako terminologietan ez dela larregi murgildu eta jakin badakit idazteak behar duen tentsioa eta lasaitasunaren elixirra mahai gainean izan dituela.
Liburua irakurri aurretik eta osteko nire bi pentsamenduetan, ustearen eta denaren arteko lehian ez dut adostasunik erdietsi, gauza bat nuen buruan eta beste bat irakurri dudala, alegia. Suediatik idatzitako makina bat gutun entzun nizkion Uxueri irratian, Matias izeneko bati zuzenduak, gutun horiek irakurtzea espero nuen hemen, Matias ezagutzeko itxaropena nuen eta bai, Matias ezagutu dut baina gutunak intimitateak gordeko zituen nonbait Alberdik.
Hala ere Suediako kontuak dakartza elgoibartarrak eta horretarako dekorazioa ere prestatu du, elurra egiten du irakurketan zehar, hotzaren beldur jertsea jantzita irakurriko dugu liburua, laku politen ondoan eseriko gara liburua esku artean dugula eta Greta Garboren eta batez ere Edvard Munchen horma-irudiz hornituko dugu irakurgela, hortik aurrera irakurri eta jolastu.
Jolasa proposatzen baitigu maiz idazleak, ipuinetan beste ipuinak nahastuz, ipuinekin ipuin bat osatuz, gezurrezko egia txikiak arrantzatuz, edota lerro artean irakurriz. Lerro artean literalki gainera, “Bon Jovi” ipuinean egiten duen bezala. Egia esan harrituta utzi nau saiakerak, ausardia erakutsi du Uxuek bere lehen liburuan irakurleari lan egiteko agindua ematean, baina uste dut ondo atera zaiola, batzutan lerro artean dagoena ondo irakurri behar dela erakusten baitu bertan. Gainerakoan ere txukun, filmetatik ateratako eszenak ipuin bihurtu dituela iruditu zait niri eta gustuko dituen ipuin batzuk hartu eta josi egin ditu, berak nahi zuen jantzi hura ipiniz dotorea eta erosoa da irakurketa bat egiteko, ohe baten gainean erdi etzanean, hori bai.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi