« Abiadura handiz | 1.280 lagun bidaide »
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak / Joseba Sarrionandia / Pamiela, 2006
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2007-05-06
Noiz bihurtzen da liburu bat klasiko, esan nahi dut zenbat urte behar ditu batek klasikotzat hartzeko? Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak klasikotzat jo daiteke?
“…Gauean aurrera, heriotza poltsikoan, / gizon bakoitzak ibai bat bilatzen du lo egiteko, / eta oinak ilargian edo harea ale batean / ihes egin nahi dion ametsera sartzen da”.
Pamielak kaleratutako edizio berri eta zuzendua irakurri orduko hartu dut etxeko apal batean zegoen liburu zaharra, eta horrek zuen azpimarra.
Irakurketa berri honetan ere musika oiartzunak etorri zaizkit…
“…ene heriotzaren abisuak ez die haiei deus kenduko, ez die zorionik emango”… irlandar abiadore harek zioen. Edo “…ez dizut esango goiz usaineko ahotsa duzula, ez desertuko erreka naroa zarenik…”. Eta Enperadorearen zaldiak olerkia irakurtzerakoan akordura etorri zait Enperadorearen zaldirik onenek negar egin omen zutela Rubicon aldean irabazi ta gero aske utzi zituztenean.
Munduko hutsuneak eta kalteak emendatzeko ahalegina ei da egilearen aburuz poesia; Valdimir Holan-entzat, berriz,”… Zeure edertasun osoaren irrikatan, beldurrez eta liluraz, ezin dizudalarik musurik eman, ezin naizela zurekin oheratu, ezer ez daukadala eta, ezer ere eman ezinik, kantatu besterik ezin izatea”; horixe da poesia.
Ez dakit klasikotzat ote duzun liburu hau, baina gure etxean urte nahikoa eman ditu izkiriaturik aurkitutako poemak neure egiteko.
Tira, eta honenbestez… Pessoak dioen lez “ostatuko azken argia itzali da”.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi