« Diogenes | Memoriaren arrastoan »
Zakur kale / Harkaitz Zubiri / Susa, 2007
Abiadura handiz Iker Zaldua / Noticias de Gipuzkoa, 2007-05-05
Ipuinak irakurtzeari ekin diot azkenaldian, gustuko ditudalako eta ugaritzen ari direlako euskarazko literaturan azkenaldian. Jon Alonso, Katixa Agirre, Uxue Alberdi eta Harkaitz Zubiri behintzat orri gutxitan istorio ezberdinak atontzen ibili dira azken boladan eta nik mesanotxean izan ditut gehienak begiz jota.
Zakur kale izan da nire begiak hizkiekin harilkatzen azkena, Donostia ardatz hartuta Harkaitz Zubirik ipuinez ipuin osatu duen liburua. Estrainakoa du donostiarrak eta liburu txukuna geratu zaio. Abegi SA enpresak korapilatzen ditu istorio guztiak, bertan gertatzen da istorio bat eta enpresan edo haren inguruan lan egiten dutenei gertatzen zaizkie istorioak, izena ere ironikoa erantsi dio abegitsuena bertan horma izango da eta.
Egungo gizarte kapitalistari eginiko kritika zantzuak antzeman daitezke ipuin askotan, diruaren indarrari, izenaren botereari eta boteredunaren ankerkeriari. Bihotza modaz pasa den gizarte batean dago Donostia eta besteenganako errukia sentitzen duena errukarria da, hori irakurri dut nik behintzat “Kanpotik dator, barrutik dator” ipuinean, eta gauza bera ikusi dut “Despedida” ipuinean.
Behetik gora doan liburua dela esan daiteke, baina nahiago dut goitik behera datorrela esatea, goitik behera orriak pasa ahala liburuak bizitasuna irabazten duelako, abiadura lortzen duelako. Gainera pertsonaia asko errepikatu egingo dira eta hasieran izen hutsak zirenak ezagun egingo zaizkigu eta harenganako sentimenduak loratuko zaizkigu eta haiek moldatutako begiradez begiratuko ditugu. Bada gainera ipuin bat bereziki gustatu zaidana eta hura amaieran dago ia. “Gizon berria” irakurri aurretik ordea beste guztiak irakurri behar dira eta hartaraino iristeko lehen bi ipuinetan irakurtzean sentitzen duguna sentitzea ezinbestekoa da harrak bizirik jarrai dezan eta apurka abiadura har dezan.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi