kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Diotenez / Karlos Linazasoro / Erein, 2006

Diogenes Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2007-05-04

Diotenez jakintsua zen Diogenes, ham jakintsua ezen Alejandro Handiari berari erantzun omen zion, erregea aurrean jarri eta eguzki izpiez gozatzeko aukera kendu zionean. “Zer nahi duzu nik zure aide egitea?” galdegin omen zion erregeak, eta Diogenesen erantzun: “Joan zaitez aurretik, eguzkia estaltzen didazu eta”. Zorrotza zen Diogenes, ziniko gehienak bezala; munduko fanfarroikeria guztiak gutxitxo zitzaizkion, haiengatik ardura hartzeko. Ardura gabea zela zioten, diotenez, Diogenes.

Ez dut nik esango Karlos Linazasoro Diogenes berritua dugunik, Atenasetik Tolosara propio ekarria, baizik eta jakintsua dela, edo jakinduria erakusten duela liburu honetan. Jakinduria dosi txikietan (diozesi txikietan, esango luke txantxalari burlosoak) ematen da, gehiegizko jakinduria enpalagosoa baita (eta enpalagarria ere bai, Drakulak esango lukeen moduan) eta nekea, gainera. Umorez azaldutako jakinduria da, ordea; izan ere, umorerik erakusten ez duen jakinduria ez da erabat jakintsua, umorerik erakusten ez duen jakintsua erabat jakintsu ez den bezala. Umorea eta jakinduriaren seriotasuna biak batera eraman daitezkeenak izanik, harritzekoa da zergatik jakintsu askok duten umorea galdu. Umorea jakinduria suerte zortedun bat da, baiki. Umorea duena jakintsua da, jakinduriaren helburua erraz eta, ahal dela, zoriontsu bizitzen laguntzea baita.

Testu laburrak dira Linazasororenak, baina ez horregatik testu sinpleak. Alderantziz, liburuan bilduta dauden aforismo eta ipuinek, elkarrizketa eta gogoetek irakurlea pentsatzera bultzatzen dute, eta pentsatzeko, jakina, denbora hartu behar, eta bi gauza batera egitea zaila denez, alegia irakurtzea eta pentsatzea, seguru asko, irakurtzeari utziko dio, hitzak buruan dituela, eta jira bat baino gehiago emango dizkio beraiei, gora eta behera astindu ondoren. Ez zaiola damutuko uste dut. Linazasorok errealitatea biluzik uzten baitu, biluzik bere jantzi absurduan. Diogenesek ere halaxe utzi zuen Alejandro Handia, diotenez.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak